Lindau (Bavaria)

Lindau Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Suabia eskualdean dagoena. Konstantzako aintzirako irla batean eraikia dago.

Lindau
Lindau
Greater district town (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeSuabia
Bavariako baserri-barrutiLindauko barrutia
AlkateaGerhard Ecker (en) Itzuli
Izen ofizialaLindau
Jatorrizko izenaLindau
Posta kodea88131
Udalerri kodea09776116
Geografia
Koordenatuak47°32′45″N 9°41′02″E
Map
Azalera33.06 km²
Altuera401 m
MugakideakBregenz
Demografia
Biztanleria25.846 (2022ko abenduaren 31)
299 (2021)
alt_left 13.356 (%51,7) (%48,3) 12.490 alt_right
Dentsitatea781,79 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia08382
Hiri senidetuakChelles, Anhalt-Bitterfeld (en) Itzuli eta Serpukhov
MatrikulaLI
lindau.de

Historia

Lindau izenaren lehenengo aipamena Suitzako Sankt Galleneko monje batek egiten du 882an, esanaz bertan konbetu bat bazela, hala ere indusketa arkeologikoek I mendeko erromatarren asentamendu baten aztarnak aurkitu dituzte.

1180an San Esteban eliza eraiki zen eta 1224ean frantziskotarren monasterioa. Hauen inguruan eratzen joan zen herriak 1274/75ean inperioko hiri askearen titulua eskuratu zuen. Hiriak berehala onartu zuen protestantismoa. Hogeita Hamar Urteko Gerran suediarrek erasotu zuten hiria, baina goizaldean hiritar batzuk ixilpean suediarren artera sartu eta beren armak deuseztu zituzten, hiria salbatuz.

1802an hiri aske titulua galdu eta Austriarren esku gelditu zen Lindau, hala ere 1805ean Bavariari itzuli zitzaion. 1853an uhartea eta ertza elkartuko zituen trenbidea eraiki zen eta 1856ean kaia berriztu zuen, Bavariako kai bakarra.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren frantziarren okupazio eremuan gelditu zen, Bavaria amerikarren esku egon arren. 1955ean berriro itzuli zen Bavariara.

Bavariako lehoia eta itsasargia

Ondasun nabarmenak

  • San Esteban eliza
  • Lindauko Itsasargia: Bavariako itsasargi bakarra denak bavariarren lehoia du parean.
  • Udaletxea (Rathaus)

Hiri senidetuak

Lindau ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.