Lincoln's Inn
Lincoln's Inn (izen osoa, The Honourable Society of Lincoln's Inn) Londresen dauden lau Inns of Court artetik handiena eta ezagunena da. Inns of Court hauek barrister abokatuen formakuntza instituzioak dira.
Lincoln's Inn | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Camden |
Koordenatuak | 51°31′02″N 0°06′52″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1444 |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1000819 |
Webgune ofiziala | |
Holborn barrutian dago kokaturik, Camden udalerriaren hegoaldean, City of London eta Westminster Hiriarekiko mugan.
Historia
XII eta XIII mendeetan Londresko hiriko elizgizonek irakasten zuten zuzenbidea baina XIII mendean bi gertaerek amaiera eman zioten honi: 1234an Henrike III.ak Londresko hirian zuzenbidea irakastea debekatu zuen eta bestetik Aita Santuak elizari zuzenbidea irakastea debekatu zion. Ondorioz instituzio bereziak sortu ziren Londres inguruan zeuden mendebaldeko herrixketan zuzenbidea irakasteko. Holborn herrian sortu zen Lincoln's Inn. Lehenengo aipamena 1422 urtekoa da.
Iruditegia
- Eraikin berria.
- Sarreretako bat.
- Sarreretako bat.
- Eraikin nagusia.
- Kapera.
- Enparantza berria.
- Armarria.
Informazio praktikoa
- Metro geltokiak:
- Holborn
- Chancery Lane
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala