Limoges
Limoges (frantsesez limɔʒ ahoskatua; okzitanieraz: Lemòtges edo Limòtges, liˈmɔdʒes ahoskatua) Frantziako eta Okzitaniako hiria da, Limousin eskualdeko eta Vienne Garaia departamenduko hiriburua. Vienne ibaiaren ertzean kokaturik dago.
Limoges | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||||
Departamendua | Vienne Garaia | ||||||||||
Alkatea | Alain Rodet | ||||||||||
Izen ofiziala | Limoges | ||||||||||
Posta kodea | 87000, 87280 eta 87100 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 45°50′04″N 1°15′42″E | ||||||||||
Azalera | 78.03 km² | ||||||||||
Altuera | 294 m | ||||||||||
Mugakideak | Bonnac-la-Côte, Chaptelat, Condat-sur-Vienne, Couzeix, Feytiat, Isle, Le Palais-sur-Vienne, Panazol, Rilhac-Rancon, Saint-Gence, Solignac, Verneuil-sur-Vienne eta Le Vigen | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 129.760 (2021eko urtarrilaren 1a) −832 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.662,95 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Fürth, Charlotte, Hrodna, Seto (en) , Pilsen eta Icheon (en) | ||||||||||
limoges.fr |
Historia
Martzial santuari esker errotu zen kristautasuna, II. mendeaz geroztik, Limogesen. Merovingiarren eta karolingiarren garaian hegoaldeko Akitaniako hiririk garrantzitsuenetakoa izan zen, eta garai hartarako ospe handia zuten Europa guztian bertan egiten ziren esmaltezko lanek. XII. mendetik bizkonderria izan zen Henrike IV.ak Frantziako koroaren menderako eskuratu zuen arte.
Ekonomia
Industriagune garrantzitsua (ehungintza, janari industria, eraikuntza metalikoak, zapatagintza, zurgintza). Saint-Yriex-la-Perche hegoaldeko hirian ekoizten den kaolinaz baliatuz XVIII. mendeaz geroztik lantzen den portzelana oso aintzat hartua da.
Klima
Datu klimatikoak (Limoges-Bellegarde (402 m) 1981–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1973–egun) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 22.0 | 24.7 | 27.8 | 29.8 | 35.7 | 37.3 | 37.2 | 32.6 | 27.3 | 22.9 | 18.3 | 37.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.9 | 8.3 | 11.5 | 14.1 | 18.0 | 21.4 | 23.9 | 23.8 | 20.4 | 16.1 | 10.4 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.0 | 7.7 | 10.0 | 13.8 | 17.0 | 19.3 | 19.1 | 16.0 | 12.5 | 7.4 | 4.9 | 11.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 1.7 | 3.9 | 5.9 | 9.5 | 12.6 | 14.6 | 14.5 | 11.7 | 9.0 | 4.5 | 2.2 | 7.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -19.2 | -15.0 | -9.6 | -4.7 | -0.6 | 4.0 | 7.2 | 5.4 | 2.6 | -2.6 | -7.2 | -10.6 | -19.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 91.9 | 79.8 | 78.7 | 90.8 | 95.7 | 77.5 | 65.6 | 75.0 | 74.1 | 93.4 | 101.3 | 99.7 | 1023.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 13.5 | 11.0 | 11.3 | 12.4 | 12.6 | 9.4 | 8.5 | 8.5 | 9.6 | 12.1 | 13.2 | 12.8 | 134.9 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 4.6 | 3.8 | 2.7 | 2.0 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.7 | 3.0 | 18.1 |
Eguzki orduak | 86.0 | 104.0 | 156.8 | 167.7 | 204.9 | 227.4 | 238.2 | 231.0 | 191.5 | 133.3 | 81.4 | 77.6 | 1899.8 |
Hezetasuna (%) | 85 | 80 | 76 | 71 | 75 | 73 | 71 | 72 | 75 | 80 | 82 | 84 | 77 |
Iturria (1): Météo France[1][2][3] | |||||||||||||
Iturria (2): Infoclimat.fr (hezetasuna eta elurra, 1961–1990)[4] |
Ondarea
Aipagarri dira Saint-Etienne katedrala (XIII-XIV. mendeak), Saint-Pierre-du-Quéroix eliza (XIII-XIV. mendeak), Saint-Michel-des-Lions eliza (XIV-XV-XVI. mendeak), udal museo bihurtu den apezpikutegia eta XIII. mendeko Saint-Martial eta Saint-Etienne zubiak.
Demografia
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 | 1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
20 864 | 20 255 | 21 757 | 24 992 | 27 070 | 29 706 | 29 870 | 38 119 | 41 630 | 46 564 | 51 053 | 53 022 | 55 134 | 59 011 | 63 765 | 68 477 | 72 697 | 77 703 | 84 121 | 88 597 | 92 181 | 90 187 | 98 209 | 92 577 | 95 217 | 107 857 | 105 990 | 118 576 | 132 935 | 143 725 | 140 418 | 133 486 | 133 994 | 138 100 | 140 138[5] |
Kirolak
Kirol arloan nabarmentzekoa da CSP Limoges saskibaloi taldea, Frantziako inoizko hoberenen artean dagoena eta Europako kopa lortu duen bakarra dena.
Limogestar ezagunak
- Pierre-Auguste Renoir (1841-1919), margolari inpresionista.
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Frantsesez) Meteo France. Données climatiques de la station de Limoges. .
- (Frantsesez) Meteo France. Climat Limousin. .
- (Frantsesez) Meteo France. Limoges–Bellegarde (87). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..
- (Frantsesez) Infoclimat. Normes et records 1961-1990: Limoges-Bellegarde (87) - altitude 402m. .
- INSEE. Populations légales en vigueur à compter du 1er janvier 2011. .
Kanpo estekak
- (Frantsesez)Hiriko webgune ofiziala