Limes

Limes bat (singularra, latinez, plurala limites) Erromatar Inperioaren kanpoaldeko muga bat zen (limes hitzak "muga" esan nahi du latinez), egonkorrak izan ohi ziren, harresi bat zeukaten gehienetan, eta gaztelu, gotorleku, zaintza dorre eta herriz hornituta egon ohi ziren.

Limesak eta mugak

Europan, Rhin eta Danubio ibaietan zehar kokatzen zen, emari handiko ibai hauek, muga natural bezala erabiltzeko, eta, osatzeko, erromatarrek harresi handiak altxatu zituzten I. mendetik aurrera eraikiak izan zirenak, modu eraginkorrean, geroz eta sarriago gertatzen ari ziren barbaroen inbasioetatik defenda ez zitezkeen tokietan, defentsa garrantzitsu eta egituratuenak II. mendetik aurrera eraiki ziren arren. Distantzia batetik behin, dorre bat edo beste edozein gotorleku lotzen zitzaion harresiari. Limes hauek, merkatariak erakartzen zituzten, eta soldaduen familiak ere handik gertu finkatzen ziren, eta, horrela, denboran aurrera, erromatar herri bihurtu ziren (atzerritarren inbasioen mende egon arren), baita latindar eta barbaroen arteko merkataritza eta kultura elkartrukearen gune ere.

Erromatar Inperioaren Mugak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk, eta zehazki Hadrianoren Harresia 1987an,[1] eta Goi Germania-Retiako limes-a 2005 eta 2008an.[1] Azken hori, munduan existitzen den mugaz haraindiko tokietako bat da.

Alemanian, Limes Germanicusean, zaintza dorre erromatar baten berreraikitzea

Jatorrian, limes hitzak, latinez, mugako tropek zaindutako edozein bide izendatzen zuten. Horregatik, hitza, benetako harrizko harresiak (Britania) zein batetik bestera distantzia batetara zeuden zurezko gotorleku kateak izendatzeko erabiltzen da. Azken eredu hau zen gehien erabiltzen zena Germaniako muga zabal eta arriskutsuan, muga bezala, ibaiak erabil ezin zitezkeen tokietan. Denborarekin, erromatarrek eurek, germaniarrak kontratatu zituzten soldadu limes-ak zaintzeko.

Limes-en zerrenda

Germaniako Limesaren aztarna gaur egun, Hesse eskualdean.

Inperioan zehar gotortutako limes nagusiak hauek izan ziren:

  • Hadrianoren Harresia eta Antoninoren Harresia (garai batean Septimio Severoren Harresia izenez ezaguna) Britania Handian.
  • Rhingo limes-a Germanian, ibaiaren ibilbidea jarraituz Alpeetara arte. Saalbergeko gaztelua (gatzezko mendia), Frankfurtetik iparraldera, erromatar limes-aren zati zen, Rhin ibaiaren ekialdera sartzen zen erromatar probintziako batean, Taunuseko mendigunetik gertu aurkitzen ziren aztarnategi batzuetatik gatza lortzeko asmoz, egungo Hesse estatuan. Erromatarrek inguru hauetan eraikitako gaztelu batzuk, mendilerrotako hau edo, hobe esanda, mendigune hau ekialderantz sartzeko probesten dute, Rhinetik haratuago.
  • Danubioko limes-a, zati batzuetan Danubio ibaiaren iparraldetik, Dazia eta Panoniatik bere igaroeran, Erromatar Inperioko probintziak zirenak.
  • Afrikako limes-a, Erromatar Afrika, Saharan eta Atlas mendietan berbereek kontrolatutako lurraldeetatik banatzen zuena.
  • Arabiar-palestinar limes-a, erromatar lurraldea Arabiako basamortutik bananduz, urtegi puntuetan eraikitako gotorleku kate batean zetzana, bide sare dentso batez komunikatua, basamortuko nomaden erasoaldietatik defenditzeko eta karabanen iritsiera babesteko.
  • Ekialdeko limes-a, Eufrates ibaiaren ibilguan sostengatua, Siria eta Kapadoziako probintziak Partiar Inperiotik eta, ondoren, Sasanidar Inperiotik banatuz, hiri eta gotortutako postu kate batek eratutakoa, urtegi puntuak eta ibaiaren ibiak kontrolatuz, legionarioen gotorlekuak atzeguardian daudelarik, hiru-bost eguneko ibilaldiko distantziara.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Frontiers of the Roman Empire» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.