Limavady
Limavady (irlanderaz: Léim a' Mhadaidh) Ipar Irlandako Derry konderriko hirugarren herria da. 12.135 biztanle ditu eta Derrytik 27 kilometro ekialdera dago.
Limavady Léim a' Mhadaidh | |
---|---|
Azoka hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() ![]() ![]() |
Posta kodea | BT49 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°03′11″N 6°56′46″W |
![]() | |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
limavady.gov.uk |
Etimologia
Irlanderazko Léim a' Mhadaidh izenak "txakurraren jauzia" esan nahi du. Kondairak dioenez buruzagiaren txakurrak ibaia salto batez gurutzatzean etsaien eraso sorpresa zapuztu zuen.
Historia
Herria noiz sortu zen ez badakigu ere zeltiar jatorria duela argia da. O'Cahan klana zen bertan nagusi eta familiaren marka herrian zehar toki ugaritan aurkitzen da.
XVII mendean kolonoak iritsi ziren eta lihoaren industria abiarazi zuten. Hala ere XX mendearen erdialderarte merkatal herri txiki bat izaten jarraitu zuen. Industria modernoa iristearekin batera demografia hazkuntza handia izan du eta 1971an zuen populazioa bikoiztu egin da ia.
Ondasun nabarmenak
- Roe Valley Country Park: Roe ibaiaren ertzean dagoen basoa da.
Hiritar ezagunak
- William Massey (1856-1925), Zeelanda Berriko lehen ministroa (1912-1925)
- Bronagh Waugh (1982- ), aktorea