Lily Laskine

Lily Laskine, Aimée Émilie Laskine jaioa, (Paris, 1893ko abuztuaren 31aibidem, 1988ko urtarrilaren 4a) frantses harpa-jotzailea izan zen. Pianoa ikasi zuen lehenbizi. Baina berehala hasi zen harpa lantzen. Parisko Kontserbatorioan hasi zen eta han Alphonse Hasselmans (1845-1912) eta Georges Martyren (1860-1908) ikasle izan zen. Hamabi urte zituela eman zuen lehenengo harpa-kontzertua, eta Kontserbatorioko lehenengo saria jaso zuen (1905). 1907. urtetik aurrera bidaiak egiten hasi zen. 1909an Parisko Operako Orkestran sartu zen; bertan sartzen zen lehenengo emakumea izan zen. 1926. urtea arte izan zen orkestra horretako kide. Horrez gainera, Parisen Serge Koussevitzkyk sortu zuen orkestrako harpa-bakarlaria izan zen. Kargu hori bera izan zuen Lamoureux orkestran (1921tik 1940ra eta 1943tik 1945ra), Orchestre des Concerts Straramen (1926tik 1933ra), Orkestra Nazionalean (1934. urtea arte), Parisko Orkestra Filarmonikoan eta Comédie-Françaisen. Ahalegin handiak egin zituen, bestalde, lan ahaztuak berreskuratzeko, batez ere, XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako musika-lanak. Europako hiriburu nagusietan aritu zen, eta jaialdi nagusietara gonbidatu zuten. 1948tik 1958ra irakasle izan zen, Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Horrez gainera, Nizako Udako Nazioarteko Akademian aritu zen, eta hainbat eskola eman zituen mundu osoan.

Lily Laskine
Bizitza
JaiotzaParisko 9. barrutia, 1893ko abuztuaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1988ko urtarrilaren 4a (94 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Ouen Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaErnest Laskine
Ezkontidea(k)Roland Charmy (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Alphonse Hasselmans (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta musikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Musika instrumentuaharpa

Musicbrainz: 249ae269-81db-48fa-a273-d0011b20970b Discogs: 1039625 Allmusic: mn0000001729 Find a Grave: 30176006 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.