Lily Collins
Lily Jane Collins (Guildford, Ingalaterra, 1989ko martxoaren 18a) aktorea eta modeloa da. The blind Side filmean debutatu zuen anglo-estatubatutar honek. Haren gurasoak Jill Tavelman eta Phil Collins dira, eta txikitatik egin izan du lan telebistan. 2017an, Rules Don’t Apply (2016) pelikulan egindako agerpenagatik (Marla Mabrey), Urrezko Globo Sari baterako proposatu zuten komedia edo pelikula musikaletan aktore onenen kategorian. Horrez gain, hainbat rol jorratu ditu; esaterako, Edurnezuri; Julia Robertsekin batera, Love, Rosie, Abduction (2012), Taylor Lautner eta Paul Bettaniren ondoan, edo Priest (2011), Sam Chaflinekin batera, besteak beste. Bere ikasketak hasi aurretik, modelo lanetan aritu zen; bitartean, aurkezle moduan aritzen zen pantaila txikian.
Lily Collins | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lily Jane Collins |
Jaiotza | Guildford, 1989ko martxoaren 18a (35 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Familia | |
Aita | Phil Collins |
Ezkontidea(k) | Charlie McDowell (2021 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | USC Annenberg School for Communication and Journalism (en) : broadcast journalism (en) Harvard-Westlake School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, zinema aktorea, Socialitea, telebista-aktorea eta idazlea |
Altuera | 165 zentimetro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna judaismoa |
| |
Jatorria
Ingalaterran jaio zen 1989ko martxoaren 18an. Joely Collins aktorearen ahizpa erdia eta Simon Collins musikariaren arreba erdia da, aitaren lehen ezkontzako seme-alabak baitira haiek. Horrez gain, aitaren hirugarren ezkontzako beste bi anai erdi ere baditu: Nicholas eta Matthew Collins.[1]
Bizitza pertsonala
2011. urtearen hasierarako, Taylor Lautnerrekin harreman erromantikoa zuen, urte berbereko irailean bukatu zena. 2011ren bukaeran, Zac Efron zuen mutil lagun, baina 2012ko ekainean, beraien banaketa azalarazi zuten. 2012ko uztailetik, 2013ko iraila arte Jamie Campbell Bowerrekin harreman erromantikoa izan zuen. 2015eko maiatzean, harremana izaten jarraitzen zuten, baina 2016ko otsailean bukatu zen. Urte bereko abenduan berriro hasi zuten harremana, baina 2018ko uztailaren erdialdean berriro amaitu zuten. Hollywoodeko drama eta eztabaidetan ez da asko agertzen, eta profil baxua mantentzen du. Zinema industriako arazoetatik urruti mantentzen dela azaldu zuen, posta elektronikoz, The Mortal Instruments: City of Bones filmaren jarraitzaileentzat egindako elkarrizketa batean. Lily oso zuhurra da eta bere bizitza pribatua paparazziengandik aldentzen saiatzen da. Horrez gain, oso etxekoia da eta bere lagunekin (eskolatik ezagutzen dituenak eta industriatik kanpo daudenak) planak egitea gustatzen zaio. 2013. urteko irailetik, Lancôme kosmetiko enpresarako modelo lanetan aritzen da.[2]
Instagramen, bere pauso guztiak jarraitzen dituzten 6,7 milioi fan ditu. Aktorearen irudia orokorrean sineskorra eta erakargarria da. Hala ere, batzuetan bere look ausartekin harritzen gaitu, eta horrela egin zuen Met galan.
Bere aita ez zen inoiz bere bizitza profesionalean sartu. Aitak ez zuen inoiz produzitzaile, zuzendari edo agenterik deitu. Lilyk ez zuen nahi izan, nahiago zuen berezko merituengatik lortzea, eta hala adierazi zuen egunkari batean.[3]
Bizitza profesionala
Collins, Hardvard-Westlake Schoolen graduatu zen, telebistako kazetaritzan espezializatuz.
Hala ere, 2 urterekin hasi zen antzezten BBC Growing Painsenen. Bere bizitzan zehar Elle Girl eta Los Angeles Timeseko beste aldizari batzuetan parte hartu du ere; adibidez, Seventeen eta Teen Vogue.
2011an, bigarren mailako paper bat izan zuen izen Priest filmean. Urte horretan, Abduction pelicula koprotagonizatu zuen Taylor Lawnerrekin batera. Hala ere, filmak berak, kritica txarrak jaso zituen; baina berak, ez zituen bere aktuazioarekiko komentario negatiborik jaso.
2012an, Edurnezuri ipuin klasikoan oinarritutako moldaketa protagonizatu zuen: “Mirror Mirror”. Bertan, Edurnezuri pertsonaia interpretatu zuen, Julia Robertsekin batera; Clementianna erregin gaiztoaren papera jorratzen zuena. Urte horretan, Stuck in Love (2012) zintan agertu zen Greg Kinnear, Jennifer Connelly, Logan Lerman eta Nat Wolffekin batera.
2013ko abuztuan, The Mortal Instruments: City of Bones (2013) filma estreinatu zen. Honek kritika anitzak izan zituen, baina Collinsek eta Jamie Campbell Bowerrek, goraipamenak jaso zituzten beraien lanagatik. Ez dakigu ziur sagak jarraituko duen ala ez, izan ere, filmaren leihatila baxua dela eta, Constantin Film ekoizleak “Ciudad de Ceniza” segizioaren grabaketa zehaztu gabe utzi zuen. 2014ean, Sam Caflinekin batera Love, Rosie peliculan protagonista izan zen.
Horrez gain, liburu bat argitaratu du: Unfilteres: No Shame, No Regrets, Just me. Bertan bere alde gordinena eta askeena azaltzen du. Istorioko kapitulu batean, bere aitarekin izandako erlazioaren inguruan hitz egiten du.[4]
Filmografia
Zinema
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2009 | The Blind Side | Collins Tuohy | |
2011 | Priest | Lucy Pace | |
Abduction | Karen Murphy | ||
2012 | Mirror Mirror | Blancanieves | |
Stuck in Love | Samantha Borgens | ||
2013 | The English Teacher | Halle Anderson | |
The Mortal Instruments: City of Bones | Clary Fray | ||
2014 | Love, Rosie | Rosie Dunne | |
2016 | Rules Don't Apply | Marla Mabrey | |
2017 | Okja | Red | Netflixeko filma |
To the Bone | Ellen | ||
The Dig | Zoe | Film laburra | |
2018 | Ahí viene cascarrabias | Princesa Amanecer | Ahotsa |
2019 | Tolkien | Edith Tolkien | |
Extremely Wicked, Shockingly Evil, and Vile | Elizabeth Kloepfer | ||
Halo of Stars | Misty Dawn | Post-produkzioa |
Telebista
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2009 | 90210 | Ph Abrams | 2 pasarte |
2016–17 | The Last Tycoon | Celia Brady | Protagonista, 9 pasarte |
2018 | Les Misérables | Fantine | Protagonista, 4 pasarte |
2020 | The Powerful Women | Lucia Johnson | Paper printzipala |
Bideo musikalak
Urtea | Izenburua | Artista |
---|---|---|
2013 | "Claudia Lewis" | M83 |
"City of Angels" | Thirty Seconds to Mars | |
2019 | "Save me tonight" | ARTY |
Izendapenak eta sariak
Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2008 | Young Hollywood Awards | Urteko artista gaztea | One to Watch | Irabazlea |
2012 | Teen Choice Awards | Zientzia fikzioko / fantasiako aktore emakumea | Mirror Mirror | Proposatua |
2013 | MTV Movie Awards | Udako nerabe zakarrena | The Mortal Instruments: City of Bones | Proposatua |
2014 | Teen Choice Awards | Ekintzako aktore emakumea | The Mortal Instruments: City of Bones | Proposatua |
2016 | Hollywood Film Awards | New Hollywood Award | Rules Don't Apply | Irabazlea |
2017 | Golden Globe Award | Aktore emakume hoberena - Komedia edo musikala | Rules Don't Apply | Proposatua |
Costume Designers Guild | Lacoste Spotlight Award | Rules Don't Apply | Irabazlea |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Historia y biografía de Lily Collins» Historia y biografía de 2017-11-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- «Lily Collins Source | Primer sitio en español dedicado a la actriz Lily Jane Collins » Lily Collins habla sobre moda, sus cejas, alejarse del drama, y mas» web.archive.org 2014-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- (Gaztelaniaz) Ayuso, Rocío. (2017-05-08). «Lily Collins: “Mi padre nunca llamó a nadie para ayudarme”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- (Gaztelaniaz) Ocio, Guia del. «Lily Collins» Guía del Ocio: Cine, Teatro, Conciertos, Arte, Restaurantes y locales (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).