Lilla Värtan
Lilla Värtan (euskaraz: «Värtan txikia») itsaso Baltikoko badia bat da, Stockholmgo uhartedian, izen bereko konderrian, Uppland probintzia historikoaren hegoaldean.
Lilla Värtan | |
---|---|
Mota | fjard (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°21′01″N 18°07′32″E |
Honen parte da | Stockholmgo uhartedia |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Kokapena
Lilla Värtanek ipar-mendebaldean Stocksund eta Djursholm auzoak ditu; hegoaldean Norra Djurgården auzoa, Värtahamnen portua, Hundudden lurmuturra, Södra Djurgården uhartea eta Nacka hiria; eta iparraldean Lidingö uhartea.
Iparraldean, badia Stora Värtanekin ("Värtan Handia") lotzen da; ipar-mendebaldean Edsviken sargunearekin, eta mendebaldean Saltsjön badiarekin. Isbladsviken izeneko parajean,, Djurgårdsbrunn kanalaren urak Lilla Värtanera isurtzen dira.
Izena
Badia honen aurreko izenak Långfjärden ("badia luzea") edo Långsundet ("estugune luzea") ziren. Geroago, Stora Värtan-i kontrajarriz gaurkoa eman zitzaion.
Enpresak eta eraikinak
Lilla Värtan inguruan azpiegitura handiak daude: Loudden petrolio biltegia, Stockholmeko portu librea, Värtahamnen portua, Ropsteneko errepide-bidegurutzea eta Lidingöko zubiak. 1921-1952 bitartean, Lindarängen aireportua ere egon zen, gaur egun populazio gune handia den hegoaldeko ertzean.
Historia
XVII.mendean, Lilla Värtaneko badia luzeagoa zen, Norra Djurgården-en adar batekin: Husarviken-en hasi eta Laduviken, Lillsjön eta Uggleviken aldera jarraitzen zuen. Zoruaren mugimendu tektonikoen eraginez, gaur egun Husarvikeneraino bakarrik ailegatzen da.
Irudiak
- Tug atoiontzia Lilla Värtanen
- Hundudden lurmuturra
- Lilla Värtan Parkuddenetik ikusita
- Loudden petrolio biltegia Lilla Värtanen
- Lidingöko zubiak