Lilla Essingen
Lilla Essingen (euskaraz "Essingen txikia") Suediako Stockholm hiriburuaren erdigunean dagoen uhartea da, Stora Essingen uhartearen ekialdean dagoena.
Historia
XX menderarte eremu industriala izan zen. 1908an itsasargietarako lanparak egiten zituen Lux konpainia ezarri zen bertan. 1919an AB Elektro-Mekaniska konpainiarekin bat egin eta Electrolux sortu zen. 1936an sute handi batek uharteko eraikin gehienak suntsitu zituen ordea eta Electroluxek eraiki berria adreiluz eraiki zuen.
Gaur egun eremu erresidentziala bihurtu da.
Iruditegia
- Electrolux lantegia.
- Etxebizitzak.
- Luxparken parkea.
- Essingebron zubia.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.