Lili bat

Lili bat euskal abesti herrikoia da. 1989an Mikel Laboak grabatu zuen 12 diskoan Joseba Sarrionandiaren hitzekin.[1][2]

Lili bat
Mikel Laboaren musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa
Sorrera-urtea1989
Argitaratze-data1989
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
HitzakJoseba Sarrionandia
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa

Abestiaren hainbat bertsio egin dira geroago, besteak beste, musikari hauek egin dute bertsio bat: Kalakan, Bibi, Audience, Elaudi, eta Imanol.[3]

Maialen Lujanbiok poemaren bertsio berri bat sortu zuen 2015ean Bilbo Zaharra euskaltegiko hitzaldi batean Harkaitz Canorekin.[4]

Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuko 24. orrian lili bat agertzen da, abesti honi keinu bat egiteko da.

Hitzak

Hau da Joseba Sarrionandiaren poema.[5]

Lili bat

hartu

eta hostoz hosto

erantzi

eta harek zu ere

amets

eta harek zu ere

erantzi

eta hostoz hosto

hartu

lili bat.

Erreferentziak

  1. Astiz, Iñigo. «Sarrionandia, hostoz hosto» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  2. «12» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).
  3. «"Lili bat" bilatzearen emaitza. Badok» Badok.eus (badok.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Maialen Lujanbio eta Harkaitz Cano - "Abesoj Aidnanoirras - 35 urte idazten" (2015/03/03)» Bilbo Zaharra Euskaltegia 2015-02-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  5. «Lili bat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.