Ligi-Atherei

Ligi-Atherei ([liɣi ad̟ðeʁ̞ei]) Zuberoako udalerria da, Basabürüako ibarrezkerrean kokaturik dagoena.

Ligi-Atherei
 Zuberoa, Euskal Herria
Ligiko irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Licq-Athérey
AuzapezaPierre Quihillalt
(2020-2026)
Posta kodea64560
INSEE kodea64342
Herritarraligiar-athereiar
Kokapena
Koordenatuak43°04′01″N 0°52′36″W
Map
Azalera17,87 km2
Garaiera242 - 1.097 metro
Demografia
Biztanleria204 (2018:  −1)
Dentsitatea13,37 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 24,27
Ugalkortasuna[1] 23,26
Ekonomia
Jarduera[1]% 71,03 (2011)
Desberdintasuna[1]% 11,1 (2011)
Langabezia[1]% 4,73 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 60,17 (2010)
Erabilera% 28,01 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1843. urtea

Geografia

Ingurune naturala

Lurralde menditsuan dago kokaturik udalerria, iparraldean Lexantzümendi (572 m), hego-mendebaldean Zalhagaina (1.053 m), hegoaldean Jora (1.089 m) eta hego-ekialdean Hilaga (1.337 m) tontorrek inguratzen dutelarik.

Hidrografiari dagokionez, Ligiko herriaren sarreran batzen dira Santa Graziko ühaitza eta Larraineko ühaitza ibaiak, Zuberoako ibai nagusia, Ühaitza, osatzeko. Gainera, bertara isurtzen diren hainbat erreka ere igarotzen dira udalerritik.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Ligi
  • Atherei
  • Zübibürüa
  • Elgegarai (Susselgue)
  • Zonbiaga
  • Jaura
  • Andost
  • Huge
  • Herri

Historia

1843. urtean Ligi eta Atherei herriak batu egin ziren udalerri bakarra osatzeko.

Ekonomia

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarriturik. Udalerritik igarotzen diren uren kalitatea dela-eta, zenbait arrain-haztegi sortu dira bertan.[2]

Zuberoa osoa orokorrean eta bereziki Maule-Lextarre korronte elektrikoz hornitzen duen zentral hidroelektrikoa dago Ligi-Atherein.

Akerbeltz izeneko garagardoa egiten zen udalerrian 2012rarte. Enpresa antzinako kautxozko zola lantegian kokaturik zegoen, Uhaitzandiren ertzean.

Demografia

XIX. mendearen erdialdean, Ligi eta Atherei batu ondoren, bertako biztanleriak gora egin zuen hainbat urtez, eta 800 biztanleen maila gainditu zuen. Hala ere, ondorengo hamarkadetan eta XX. mende osoan zehar populazioa nabarmen galdu zuen eta XXI. mendearen hasieran 250 inguru ziren bertan bizi ziren lagunak.

Ligi-Athereiko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Alkateak

AlkateaAgintaldia
Jean-Marc Peillen1995-2020
Pierre Quihillalt2020-2026

Azpiegiturak

Hezkuntza

Udalerriak eskola publiko bat du, ama-eskolako eta lehen hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituena. Ama-eskola mailan, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, ikasleek euskaraz ikasten dute, murgiltze ereduan[3]. Lehen hezkuntzako ikasleek eredu elebidunean ikasten dute.

Garraioa

2021etik aurrera Txik Txak autobus sareko 60. lineak zerbitzua ematen dio udalerriari uztailean eta abuztuan, astelehenetik igandera.

Horrez gain, udalerriko biztanleek Txik Txakeko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute urtean zehar, astelehen, asteazken eta larunbatetan, Atharratze-Sorholüzera, Maule-Lextarrera edo Mendikotara joateko.

Kultura

Euskara

Ligi-Atherein[4] Basabürüako hizkera[5] erabiltzen da, zuberotarraren aldaera.

Maskaradak

Udalerriak antolatutako azken maskaradak 2001ean izan ziren[6]. Hala ere, XX. mendearen hasieran, herriko gazteek hiru aldiz prestatu zituzten maskaradak: 1913an, 1925ean eta 1933an[7].

Pastorala

2005ean Berterretx pastorala (Pier Paul Berzaitzek idatzia) antzeztu zuten Atherein.

Kirola

2007ko Frantziako Tourreko 16. etapa, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana, udalerritik igaro zuen.

Ondasun nabarmenak

Mitologia

Argazki galeria

Ligiar-athereiar ospetsuak

Herri senidetuak

Ligi-Atherei hurrengo herriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Xiberoako Herri Alkargoa -- Ligi-Athereiren fitxa
  3. Ehige_445CT. (2023-03-23). «Euskara hutsezko eskola publiko gehiago iparraldeko ikastetxe publikoetan» Ehige (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  4. «Ligi-Atherei - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  5. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  6. Sokarros, Allande. «Ligi-Athereiko maskaradak dira Zuberoan zehar ibiliko aurten» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  7. aritz. «Zuberoako maskaradak urtez urte» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  8. «Casanave, Maddalen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  10. (Frantsesez) San Julian eliza. .
  11. (Frantsesez) Prozesioetako gurutzea. .
  12. (Frantsesez) Ama Birjinaren eta umearen estatua (eserita). .
  13. (Frantsesez) Ama Birjinaren eta umearen estatua (zutik). .
  14. (Frantsesez) «Vingt ans de mariage avec Bohal» SudOuest.fr 2017-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.