Liga Foral Autonomista

Liga Foral Autonomista Gipuzkoan 1904an sortu zen erakunde politiko foruzalea izan zen. Integristak, karlistak eta errepublikanoak bildu ziren proiektu hartara, eta Espainiako kontserbadoreak, liberalak eta sozialistak eta Euskal Herriko nazionalista abertzaleak kanpoan geratu ziren.

Liga Foral Autonomistak foruak berriro indarrean jartzea, eta Hego Euskal Herriko lurraldeen batasuna zituen helburu. Gipuzkoan, 1905eko hauteskundeetan, irabazle izan ziren. 1906an Solidaritat Catalana erakundearekin harremanetan hasi ziren, baina berehala desegin zen, ideologia argirik eta egitasmo politiko sendorik ez zuelako.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.