Liga Berdea (Finlandia)

Liga Berdea (finlandieraz: Vihreä liitto, Vihr) finlandiar alderdi politiko ekologista bat da, 1987an sortutakoa eta Europako Alderdi Berdearen barnean dagoena.

Liga Berdea (Finlandia)
Datuak
Izen ofiziala
Vihreä liitto r.p., Gröna förbundet r.p., Ruona lihttu r.b., Vihreä Liitto r.p. eta Gröna förbundet r.p.
Izen laburraVihr. eta Gröna
Motaalderdi berdea
HerrialdeaFinlandia
Ideologiagreen liberalism (en) Itzuli, liberalismo kulturala eta europazaletasuna
Kokapen politikoazentrismo eta zentro-ezkerra
Jarduera
KidetzaGlobal Greens (en) Itzuli, Europako Alderdi Berdea eta The Greens–European Free Alliance (en) Itzuli
Kide kopurua8.034 (2013)
Eskumendekoak

Eduskunta
15 / 200

Europako Parlamentua
1 / 705

Finlandiako udalerriak
<div style="display: inherit; position: absolute; background-color:
  1. 61BF1A; width: Espresio akatsa: Ez dago operadorerik /(r)entzatpx; height: 1.5em;">
323 / 
Agintea
LehendakariaVille Niinistö eta Maria Ohisalo (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2021–)
Osatuta
Federation of Green Youth and Students (en) Itzuli
Green Parliamentary Group (en) Itzuli
Green Thread (en) Itzuli
Q18675319 Itzuli
Q18675422 Itzuli
Q21054930 Itzuli
Q21054944 Itzuli
Viite (en) Itzuli
Historia
Sorrera1987ko otsailaren 28a
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: vihreat Twitter: vihreat Instagram: vihreat Edit the value on Wikidata

Historia eta hauteskundeetako emaitzak

Finlandiako hauteskundeak

Lehen diputatu berdeak Finlandian 2 hautagai independente izan ziren, 1983an aukeratuak izan zirenak, eta, ordutik, 1995ean izan ezik, hauteskunde bakoitzean euren aurreko emaitza hobetu dute.

1987ko hauteskundeetan, alderdiak 4 ordezkari lortu zituen, eta 10 1991n. Liga Berdeak, 1995ean 9 ordezkari lortu zituen, eta gobernu nazionala osatu zuen Finlandiako Alderdi Sozialdemokratarekin. Pekka Haavisto izan zen, orduan, Ingurugiro eta Garapenerako Laguntzako Ministroa. 1993an Indulis Emsis letoniarraren ondoren, ministro izendatua izan zen bigarren europarra izan zen.

1999an, Liga Berdeak botoen %7,3a lortu zuen, hala 11 ordezkari lortuz. Gobernuan 2002ko maiatzak 26 arte mantendu ziren, gobernu koalizioa Olkiuloto-3 izeneko zentral nuklear berri bat eraikitzeko erabakiaren aurka protestatzeko utzi zutenean. Moratoria apurtzeko erabaki hau, parekorik ez zuena Mendebaldeko Europa guztian, zabalki erantzun zuten era berean Europar Berdeetako kideek. 2003an botoen %8a eta 14 ordezkari eta eta 2007an botoen %8,5a eta 15 ordezkari (14 2008an transfuga baten ondoren) lortu zituen. Orduan, berriz gobernuan sartu ziren bi ministeriotako ardura hartuz: Lanekoa (lehenik Tarja Cronbergek eta ondoren Anni Sinnemäkik okupatu zutena) eta Justiziakoa (Tujia Braxen ardurapean).

1983tik 2003 arte, alderdi hau botoen %1,4a jasotzetik botoen %8a jasotzera pasa da, pos-komunistak %13,5etik %9,9raino jeitsi diren bitartean (%3,5 bat), sozialdemokratak ere jeitsi egin dira (%2,2), beraz, oso litekeena da alderdi honek finlandiar ezkerreko beste alderdietako sektoreak erakarri izana.

Legebiltzarreko hauteskundeak

  • Artikulu nagusia: Finlandiako hauteskunde orokorrak
Urtea Ordezkariak Botuak Botu %
1983 2 43 754  % 1,47
1987 4 115 988  % 4,03
1991 10 185 894  % 6,82
1995 9 181 198  % 6,52
1999 11 194 846  % 7,27
2003 14 223 846  % 8,01
2007 15 233 930  % 8,5

Udal hauteskundeak

Liga Berdearen emaitzak 2008ko udal hauteskundeetan.
0 %   0–2 %   2–4 %   4–6 %   6–8 %   8–10 %   10–12 %   12–14 %   >14– %
Urtea Zinegotziak Botuak Botu %
1984 101 76 441 %2,8
1988 94 61 581 %2,34
1992 343 184 787 %6,9
1996 292 149 334 %6,3
2000 338 171 707 %7,7
2004 314 175 933 %7,4
2008 370 228 227 %8,9

Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak

Finlandia 1995ean sartu zen Europar Batasunean, Austria eta Suediarekin batera, Europar Legebiltzarreran laugarren Legealdian (1994-1999), 16 eurodiputatu emanez 1996 eta 1999an, 14 2004an eta 13 2009an. 1996ko lehen hauteskundeetatik, Liga Berdeak beti lortu ditu 1 edo 2 eserleku ospatu diren hauteskunde guztietan. Heidi Hautala, eurodiputatua 3 legealditan izan dena, eta egungoan, 2009-2014an ere badena eta Satu Hassi ministro ohia, hiru aldiz aukeratua eta orain ere eurodiputatua dena nabarmentzen dira.

Alderdi hau Europako Alderdi Berdearen zati da 2004an sortu zenetik (europar mailako alderdi ekologista), hau, aldi berean, 1999tik Berdeak/EAAren legebiltzar taldearen barnean dagoena.

Urtea Diputatuak Botuak Botu % Eurodiputatuak
1996 1 170 670 %7,6 Heidi Hautala
1999 2 166 786 %13,4 Heidi Hautala eta 2003tik aurrera: Uma Aaltonen, Matti Wuori
2004 1 172 786 %10,4 Satu Hassi
2009 2 206 439 %12.4 Heidi Hautala, Satu Hassi

Ikus, gainera

  • Osmo Soininvaara

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.