Liffey ibaia
Liffey ibaiak (irlanderaz: An Life) Irlandako hiriburua den Dublin hiria mendebaldetik ekialdera gurutzatzen du. Sally Gap (Wicklowko konderria) dagoen bere jaiolekutik 125 kilometro igarotzen ditu Dublingo badian itsasoratu arte, Irlandako Itsasoan.
Liffey An Life (irlanderaz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 125 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°09′23″N 6°17′17″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Ur-emaria | 13,8 m³/s |
Bokalea () | Irlandako itsasoa |
Izena
Ibaiak hasieran An Ruirthech izena zeukan ("ibiltari azkarra") eta Liphe ibaiak zeharkatzen zuen lautadaren izena zen. Denborak aurrera egin ahala ibaiak lautadaren izena hartu zuen.
Ibilbidea
Liffey ibaia Sally Gap izeneko lekuan jaiotzen da, Kippure menditik hurbil, Wicklowko konderrian, eta Wicklow, Kildare eta Dublin zeharkatuz 125 kilometrotako ibilbidea egiten du, azkenik Dublingo badian Irlandako itsasoan itsasoratzen delarik.
Erabilerak
Historian zehar beti erabili izan da ibaia merkataritzarako, hasi vikingoen garaitik eta gaur egun arte. Orain gainera Ubide Handiak Shannon ibaiarekin lotzen duenez uharte guztia gurutza daiteke itsasontziz. Aipatzekoak dira St. James's Gate garagardotegitik Guinness garagardoa atera eta garraiatzeko Lady Patricia eta Miranda Guinness ontzi bereziak 90. hamarkadararte Liffey ibaiaren paisaiaren parte izan zirela.
Bestalde ibaiaren ibilbidearen %60an ur edangarria lortzen da. Askok uste dute Guinnes garagardoa egiteko ura ere bertatik ateratzen dela, baina ez da horrela, Wicklow mendietako ura erabiltzen baita.
Ibaia Poulaphouca, Golden Falls eta Leixlipetik igarotzean hiru zentral hidroelektriko zeharkatzen ditu.
Liffey ibaia gurutzatzen duten zubiak
Lehenengo harrizko zubia dominikarrek eraiki zuten 1428an eta XVIII menderarte iraun zuen. Lau arku zituen, bai eta kapera bat, okindegia eta ziurrenik taberna bat ere bai. Aurrez egon zen egurrezko beste bat bertan, Dubhghalls Bridge hain zuzen ere.
XVII mendean Dublinen merkatal garrantzia handitu zenez lau zubi berri altxatu ziren, gaur egun bat ere gelditzen ez delarik, gehienak uholdeek kaltetuak izan baitziren. 1764ko Mellows Bridge da dagoen zubirik zaharrena.
1816an burdinezko zubi bat altxatu zuten, Ha'penny Bridge.
Zubi aipagarrienak
- O'Connell Bridge zubia.
- Ha'penny Bridge zubia.
Iruditegia
- Jeanie Johnston itsasontzia.
- Ibaiaren bukaera.
- Ibaiaren ertza.
- O'Connell Bridge zubia.
- Ha'penny Bridge zubia.
- Samuel Beckett Bridge, 2009koa.