Lif (taldea)
Lif euskal rock taldea izan zen. Bere estiloa rock indartsua zen, metal, hardcore eta punk ukituekin; hitzak euskaraz idazten zituzten. Euren erreferentziak Rollins Band, Suicidal Tendencies, Social Distortion, Turbonegro, Biohazard, Machine Head, El Corazón del Sapo, Dut, BAP!! edota Deftones bezalako taldeak izan ziren. Euskal Herritik kanpo ez ziren ezagunegiak izan, Fermin Muguruza eta Dut-en teloilariak izan arren. Diska bi irarri zituzten, Esan Ozenki eta Metak-ekin.
Lif | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Hondarribia (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock, hardcore, metal |
Urteak | 1998 - 2002 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Esan Ozenki, Metak |
Taldekideak | |
Panttera Trasformer Txise Txintigngoma Ángel | |
Informazio gehigarria | |
Historia
Taldearen jatorria 1993n koka daiteke, Hondarribiako sei lagunek Live In The Attic taldea sortu zutenean. 13 urteko batazbestekoa zuten, eta nagusienek DHO amaitu berria zuten. 1998n, taldekide baten heriotzaren ostean ("Kinki"), taldea Lif bihurtu zen eta bere lehen demoa grabatu zuten: Panttera (ahotsa), Trasformer (gitarra), Txintxingoma (gitarra), Txise (bajoa) eta Ángel (bateria) ziren taldekideak. Euren herrikoak ziren Dut taldearekin zeukaten laguntasunak hauek kontzertu batzuetan teloilari izateko eskaintza egitea ekarri zien. Gutxi beranduago, Esan Ozenkik LP bat grabatu ea Fermin Muguruza eta Dut-en teloilariak izateko aukera eman zien, Euskal Herritik kanpo jo eta taldea ezagutarazteko parada izanez.
Euren lehen diska, Lif (1998), hainbat arazo eta atzerapenen ostean irarri zuten, euren artean bateriak hanka bat apurtzea. Diskoak harrera ona izan zuen, baina taldeak estudioan zeukan eskarmentua txikia nabari zen. Soinua gogorra zen (trash metaletik gertu batzuetan) eta hitzak aldarrikatzaileak panfletoak izan gabe, pertsonalak ere baziren artean.
Ordura arte ahal beste zuzeneko emanaldi eskaini zituzten, talde profesionala izan ez zirela kontuan hartuz. Emanaldiak biziak ziren, eszenatokia euren leku naturala zela frogatuz.
2001 hasieran, taldekideek euren urrats musikal berrien inguruan hausnartzeko epe bat hartu zuten (hiru hilabete izango ziren). Apirilean "*" ("asteriskoa") lan berrirako hamaika kanta berri grabatzera sartu ziren estudiora, oraingoan Metak diskoetxearekin. Horretarako Malerrekatik (Nafarroa) gertuko korta batean bakartu ziren, euren ekipoarekin berarekin eta soinu teknikari eta ekoizlea izango zen Karlos Osinagarekin (Lisabökoa eta Kashbad-eko kide ohia). Masterizaziorako Angel Katarainen estudioetara jo zuten. Hitzak pertsonalagoak ziren, eta metal soinua desagertu zen hard rock estilo lasaiago bati lekua uzteko. Diskoak lehenak baino kritika harrera hobea izan zuen.
Diskoa kaleratu eta gutxira banandu ziren. Taldekide batzuek Kalite nu metal taldea sortu zuten.
Taldekideak
- Panttera (Danel Emazabel): ahotsa.
- Txintxingoma (Iñigo Icoz): gitarra.
- Trasformer (Igor Teresa): gitarra.
- Txise (Iker Urtizberea): bajoa.
- Angel Etxebeste: batería.
Kolaborazioak
- Oztopo guztien gainetik Bonberenea (2002, Bonberenea Ekintzak)