Lieja-Bastogne-Lieja
Lieja-Bastogne-Lieja[1], ofizialki frantsesez: Liège-Bastogne-Liège eta La Doyenne (euskaraz: «Zaharrena») ezizenez ere ezagututa mundu mailako txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuenetarikoa da.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1892 | ||
Ekitaldi kopurua | 109 (urtea: 2023) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Api) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Belgika | ||
Antolatzailea | A.S.O. | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | CDM (1989-2004) 1.PT (2005-2010) 1.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Remco Evenepoel | ||
Garaipen gehien lortu duena | Eddy Merckx (5 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
2023ko Lieja-Bastogne-Lieja | |||
Dokumentazioa |
UCIk 24 norgehiagoka puntuagarrien artean sailkatuta dauka, eta Europa mailan bost proba klasiko nagusien artean dugu, alegia, Txirrindularitzako Monumentuak izeneko multzoan dago, Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Flandriako Tourra eta Lonbardiako Giroarekin batera.
Egun bateko proba gogorra da, 255 kilometro ingurukoa, eta Lieja eta Bastogne udalerri valoniarrak lotzen ditu.
1892an lehenengo edizioa egin zuten eta Eddy Merckx belgikarra da txapelketa gehien eskuratu duena, 1969 eta 1975 artean bost garaipen lortu zituelarik.
Palmaresa
Oharrak:
- 1892, 1893, 1911, 1913 eta gero 1925etik 1929 arte amateurrentzako lasterketa izan zen.
- 1957an bi irabazle izan ziren Frans Schoubben eta Germain Derycke. Germain Derycke lehenbizikoa iritsi zen helmugara, baina itxita zegoen trenbide pasagune bat zeharkatu izanagatik, bigarren sailkatuarekin (Frans Schoubbenekin) batera irabazletzat jo zuten.
- 1981ean Johan van der Velde garaipena lortu zuen, baina emaitza hau deseztatua izan zen Dopinagatik.
- 2005ean Michael Boogerd hirugarren sailkatu zen, baina 2005 eta 2007 urteen arteko emaitza guztiak deuseztatuak izan ziren Dopinagatik.
- 2010ean Alejandro Valverde hirugarren sailkatu zen, baian emaitza hau deseztatua izan zen Dopinagatik (Puerto operazioa).
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Frantsesez)(Ingelesez)Lasterketaren webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.