Lide Urrestarazu

Lide Urrestarazu Agirre (Ordizia, Gipuzkoa, 1999ko martxoaren 3a) mendi lasterkaria da.[1]

Lide Urrestarazu

Bizitza
JaiotzaOrdizia, 1999ko martxoaren 3a (25 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmountain runner (en) Itzuli
Lide Urrestarazu, Oihana Azkorbebeitia (seme-alabekin) eta Ainhoa Lendinez, Anboto kilometro bertikalean 2023.10.07

Biografia

Txikitan hasi zen atletismoan Ordiziako Txindoki taldean. Gehienbat krosean eta iraupen probatan ibiltzen zen beste zenbait neskarekin. Espainiako Txapelketetako hainbat probatara joan zen, medikuntzako ikasketekin hasi zenean ostera, bakarrik entrenatzen hasi behar izan zuen. Emakume euskaldunak erreferente nagusi izan dira Liderentzat mendi lasterketetan, Oihana Kortazar zein Oihana Azkorbebeitia.[1]

Ibilbidea

2021ean Gaikar mendi taldekoekin Sevillara joan zen. Ordura arte, bakarrik entrenatzen zen, eta haien gonbita jaso zuen denboraldia osatu eta Espainiako Kopako lehen probara joateko. Lasterketa ondo atera zitzaion: laugarren amaitu zuen, eta lehena etorkizuneko mailakoen artean.

Handik bi astera, Espainiako Txapelketak ziren, eta euskal selekzioaren deia jaso zuen.Hamargarren postuan amaitu zuen. Emaitza ikusita, Espainiako Kopa osoan lehiatzeko aukera eskaini zioten. Gero, Kanaria Uhartean eta Malagan jokatu zituen Espainiako Kopako beste bi proba, eta Gorbeia Suzien mendi lasteketan, Andorran eta Limonsen (Italia) Munduko Kopakoak.[1]

2023an XVII. Camille Extreme irabazi zuen 32 kilometro eta 2.000 metroko desnibel positiboko ibilbidea. Ainara Alcuaz eta Izaskun Sanzekin osatu zuen podiuma.[2]

2023ko irailaren 9an Sorginen Lasterketa irabazi zuen. Egun sargori, heze eta beroan, Atxondoko plazatik irtenda, 21 km.eta 1700 metroko desnibel positiboko ibilbidea egiteko 02:25:18 denbora behar zan zuen.[3][4]

2023ko urriaren 7an Anboto Kilometro Bertikalean Arrazolatik hasi eta haitzetan gora Anbotoko tontorrerako lasterketan emakumeen kategorian Lide Urrestarazu (00:48:37) ordiziarrak irabazi zuen txapelketa. 2. postuan Oihana Azkorbebeitia (00:50:27) heldu zen eta hirugarrena Ainhoa Lendinez (00:51:41) izan zen.[5]

2024ko otsailaren 2an Munduko Kopako Acantilados del Norte lehen proba, Skyrunner World Series-eko lehen lasterketa irabazi zuen euskal selekzioarekin. 29 kilometroko proba (2.250 metroko desnibelarekin) 3:04:39 denborarekin osatu zuen. Emakumezkoen podiuma beste bi euskaldunek osatu zuten: 2. Naiara Irigoien (3.06.2) eta hirugarren Oihana Kortazar (3.10.26).[6][7][8]

Palmaresa

  • 2015ean Garinen (Beasain). 3. postua.
  • 2021ean Gorbeia Suzien 31K 2021 proban. emakumezkoetan 3. postua. [12]
  • 2023an XVII. Camille Extremen 1. postua, Txapelduna.[2]
  • 2023ko irailaren 9an Sorginen Lasterketan 1. postua, Txapelduna.[3]
  • 2023ko urriaren 7an Anboto Kilometro Bertikalean 1. postua, Txapelduna. [5]
  • 2024ko otsailaren 2an Munduko Kopako Acantilados del Norte lehen proban, 1. postua, Txapelduna. [6][7][8]

Erreferentziak

  1. Ugartemendia, Unai. (2023-09-10). ««Mendi lasterketetan ziurtatuta dago euskal emakumeen geroa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Iñigo Macías y Lide Urrestarazu vencen en la Camille Extreme 2023» EITB 2023-06-19 (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  3. «Gontzal Murgoitio eta Lide Urrestarazu nagusi Sorginen Lasterketan - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Gontzal Murgoitio repite triunfo en la Sorginen Lasterketa» durangon.com 2023-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  5. «Lide Urrestarazu eta Iñigo Alzola garaile Anboto Kilometro Bertikalean - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  6. Agirre, Loinaz. (2024-03-02). «Lide Urrestarazuk irabazi du munduko kopako lehen proba» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Roberto Delorenzi y Lide Urrestarazu, primeros ganadores de las Merrell Skyrunner® World Series 2024 en Acantilados del Norte» www.sport.es 2024-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  8. (Gaztelaniaz) «Roberto Delorenzi y Lide Urrestarazu, primeros ganadores de las Merrell Skyrunner® World Series 2024» Territorio Trail Media 2024-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  9. «Título de Euskadi de carreras de montaña para Lide Urrestarazu e Irati Zubizarreta» El Diario Vasco 2016-09-16 (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  10. «Manuel Anguita y Oihana Kortázar se imponen en la Peñón Xtreme» Canal Fedme 2021-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
  11. (Gaztelaniaz) Belauntzaran, Elisa. (2021-10-19). «Asier Larruzea logra el oro en la Copa de España y Lide Urrestarazu obtiene el bronce» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  12. «Lide Urrestarazu mendi lasterkari ordiziarrak hirugarren egin du Gorbeian» Goierriko Hitza 2021-09-29 (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.