Licia Verde

Licia Verde (Venezia, Italia, 1971ko urriaren 14a) Italiako kosmologoa, fisikaria eta irakaslea da. Bartzelonako Unibertsitateko Fisika eta Astronomiako ICREA irakaslea da.[1][2] Haren ikerketa-interesek barne hartzen dituzte unibertsoaren eskala handiko egitura, energia iluna, inflazioa eta hondoko erradiazio kosmikoa.

Licia Verde

(2019)

arXiv (en) Itzuli juntako kidea

ezezaguna -
Bizitza
JaiotzaVenezia, 1971ko urriaren 14a (52 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Paduako Unibertsitatea
Tesia??, bias and primordial non-Gaussianity : cosmology with future data sets (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta astronomoa
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Osloko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaYoung Academy of Europe (en) Itzuli
icc.ub.edu…

Biografia

1996an graduatu zen Paduako Unibertsitatean eta Edinburgoko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Princetongo Unibertsitatean doktoratu ondoko egonaldia egin zuen eta Pensilvaniako Unibertsitatean hasi zen lanean 2003an. 2007ko irailean, Verde ICREA irakasle bihurtu zen Bartzelonako Unibertsitateko ICCUBn. Osloko Unibertsitateko irakaslea izan zen 2013tik 2016ra arte.[3] Physics of the Dark Univarse Journal argitaratu zuen, eta, gero, Journal of Cosmology and Astroparticle Physics aldizkariaren editorea izan da.[4]

Oso autore aipatua eta emankorra da, batez ere eskala handiko egituran egindako lanagatik, WMAP datuen analisiagatik eta unibertsoaren zundaketak aztertzeko estatistika-tresnen garapenarengatik.[5][6]

Termodinamikaren legeak izeneko filmean agertu zen.[7]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2018an Narciso Monturiol domina jaso zuen.[8]
  • 2018an Ikerketako Sari Nazionala jaso zuen.[9]
  • 2018an Breakthrough saria jaso zuen Fisika Oinarrizkoan, WMAP taldearen parte gisa.[10]
  • 2021ean, Jaime I.a erregearen saria eman zioten, oinarrizko ikerketaren kategorian, unibertsoari buruzko ikerketagatik.[11][12]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.