Liburuaren historia
Liburuaren historia luzea da, izan ere Aro modernoan Johannes Gutenbergekin hasten da XV. mendean. Inprimatutako lehen liburua Biblia izan zen, arrakasta handiena izango zuen liburua zela uste zutelako. Gutenbergen Biblia, 42 lerroko Biblia edo Mazarinoren Biblia izenekin da ezaguna.[1]
![](../I/Printing3_Walk_of_Ideas_Berlin.JPG.webp)
Inprentaren aurrekaria xilografia izan zen. XV. mendearen hasieran erabiltzen zen lamina edo orrialde gutxi batzuk zituzten liburuak inprimatzeko (20 eta 50 orriren artean). Tipo higigarriak erabiltzen hasi zirenean, xilografia liburuak inprimatzeko sistema gisa baztertua izan zen.
Hasiera batean inprimatutako liburuek eskuizkribuen itxura erreplikatzen saiatzen ziren, material berberak erabiliz (tintak, pergaminoak). Halere, pergaminoa garestia zen eta ez zen egokia liburuak inprimatzeko, eta paperak ordeztu zuen berehala.
Azken urtetan, Internetek protagonismoa kendu dio liburu tradizionalari, eta hainbaten ustez paperezko formatua desgertzeko arriskuan dago. Hala ere, urtero milaka liburu argitaratzen dituzte oraindik. Adibidez, 1995ean Frantzian 34.766 lan kaleratu zituzten, eta 1996an Espainian 46.330.
Kronologia
- 1445ean Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia inprimatu zuen Mainzen (Alemania).
- 1478an Frankfurteko Liburu Azokaren aurrekarien lehen aztarnak erregistratu zituzten.
- 1545ean Bernart Etxepare lehendabiziko euskarazko liburua argitaratu zuen Bordelen, "Linguae vasconum primitiae" alegia.
- 1601 inguruan William Shakespearek "Hamlet" argitaratu zuen.
- 1605ean Miguel de Cervantesek "El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha" edo "Kixotea" argitaratu zuen Madrilen.
- 1873an Jules Vernek "Le tour du monde en quatre-vingts jours" kaleratu zuen.
- 1965eko azaroaren 1ean Durangoko Azokaren lehen edizioa antolatu zuten.
- 1988an Bernardo Atxagak "Obabakoak" kaleratu zuen, mundu mailan euskarazko lanik ezagunenetarikoa dena. Izan ere, beste euskal libururik ez dago hainbeste hizkuntzatara itzulitakoa.
- 1994an Joxean Sagastizabalek "Kutsidazu bidea, Ixabel" liburu arrakastatsua kaleratu zuen, historiako euskal fikzio-libururik salduenetarikoa dena.
Erreferentziak
Kanpo Loturak
- eGaroa Gaur egungo literaturak bizi duen egoera isladatzen den liburudenda.