Libuše
Libuše (txekieraz; alemanez: Libussa edo Libuscha), Přemyslidar dinastiaren eta, orotara, txekiar herri osoaren arbaso mitiko bat da. Elezaharraren arabera, Praga VIII. mendean sortu zuen.
Libuše | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Ogibidea | tribu-buruzagia |
Familia | |
Aita | Duke Krok (en) |
Ezkontidea(k) | Přemysl the Ploughman (en) |
Seme-alabak | Nezamysl (en) |
Anai-arrebak | Kazi (en) eta Teta (en) |
Esaten denez, Libuše, Krok gobernari txekiar mitikoaren alaba izan zen, eta ahizpa txikia bere alaba guztien artean, Kazi Teta azti eta sendatzailea. Bera, bere aitak aukeratu zuen oinordeko bezala (epaile bat). Agintari jakintsu bat izatea frogatu zuen arren, tribuko gizonezkoak, euren gobernaria emakume bat izateaz disgustura zeuden. Libušei, herriarentzako printze bat aukeratzeko esan zioten, eta berak, Stadice herrixkako Přemysl izeneko mutil bat aukeratu zuen. Berau aurkitu eta printzesaren jauregira eraman zuten. Honela, Přemysl, nekazari izatetik, gobernari izatera pasa zen. Bera eta Libuše ezkondu egin ziren, eta Libuše, Nezamyslen ama bihurtu zen. Hau izan zen Přemyslidar dinastiaren hasiera, Txekiar Errepublikan.
Libuše, hiru neba-arreben artean jakintsuena zen, eta Praga hiriaren fundazioa iragarri zuen bere Libušín gaztelutik (elezaharren arabera, beranduago Vyšehrad izango zena).
Libuše eta Přemyslen istorioa, Cosmas Pragakoak kontatu zuen xehe-mehe bere Chronica Boëmorum lanean (XII. mendea).
Libušen irudi mitikoak, zenbait lan dramatikotarako materiala eman zuen, horien artean, Franz Grillparzerren tragedia batentzako, Bedřich Smetanaren opera batentzako eta Miloš Urbanen eleberri batentzako, Polo palisada bat.
Libuše, AEBetako Louisiana estatuko Rapides Parish herriko elkarte txekiar baten izena ere bada.