Librekanbismo
Librekanbismoa estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik gabeko aduanak dituen ekonomia sistema da.
Abantaila eta desabantailak
Abantailak
- Espezializazio handiagoa posible egiten du, eta herrialde ezberdinen artean produkzioa arrazionalizatzeko aukera eskaintzen du.
- Kontsumitzaileak prezio baxuagoa ordaintzen du inportaturiko artikuluengatik, eta aukera handiagoa dauka.
- Nazioarte mailan monopolioak sortzea ekiditen du.
- Munduko herrialdeen arteko merkataritza harremanak, produkzioa eta errenta trukaketa indartzen ditu.
Desabantailak
- Mugarik gabeko trukaketek, industria eta nekazaritza deusezten dute, eta enpresa asko ixtera behartzen ditu.
- Ekoizkortasun gutxiagoko herrialdeetako ekonomiak pobretu egiten dira, eta langabezia hazi egiten da.
Kanpo estekak
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.