LibreOffice Writer
LibreOffice Writer LibreOffice software paketearen osagai libre eta kode irekiko testu-prozesadore bat da, eta OpenOffice.org Writerren moldaketa da. Testu-prozesaketa mota da, Microsoft Worden eta Corelen WordPerfecten antzekoa, eta zenbait ezaugarri antzekoak dituzte.[1][2]
LibreOffice Writer | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2011 |
Azken bertsioa | 7.2.7 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ eta Java |
Sistema eragilea | OpenDocument Text file format family (en) eta Microsoft Word Binary File Format (en) |
Irakur dezake | Linux |
Idatz dezake | OpenDocument Text file format family (en) eta Microsoft Word Binary File Format (en) |
Egile-eskubideak | copyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia |
Lizentzia | GNU Lesser General Public License |
Deskribapena | |
Honen parte da | LibreOffice |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The Document Foundation (en) |
libreoffice.org… |
GNU Lesser General Public License v3 lizentzia erabili da LibreOffice Writer argitaratzeko.[3]
LibreOffice suite paketearen antzera, Writer plataforma ezberdinetan erabiltzeko aukera dago: Linux, FreeBSD, Mac OS X eta Microsoft Windows plataformetarako.
Ezaugarriak
Writer hainbat formatutan dokumentuak irekitzeko eta gordetzeko gai da, Open Document Format 1.2 Hedatua (ODT da bere formatu lehenetsia), Microsoft Word's DOC, DOCX, RTF eta XHTML formatuak barne.[4]
Writer ezaugarri ezberdinak eskaintzen ditu, adibidez, hitz bat sartzean hitzaren amaitzea iragarriko du mekanismo baten bidez idatziz. Horrez gain, PDF formatuan esportatzeko gaitasuna du.[4]
Ezaugarriak honakoak dira:[5]
- Txantiloiak eta estiloak.
- Ortografia-eta gramatika-egiaztatzaileak. (Hunspell)[5][6]
- Hitzen eta karaktereen zenbaketa.[7]
- Orrialde-diseinurako metodoak, baita barne-markorako, zutabeetarako eta tauletarako ere.
- Grafikoak, kalkulu-orriak, eta beste objektuak txertatzea edo lotzea.
- Marrazketa-tresnak.
- Java testu errendatzea jatorrizko testuarekin ordezkatu da eta horrek asko hobetzen du irakurgarritasuna.[8][9]
- Lehengo Javako elkarrizketa-koadroak jatorrizko testua errazago batekin ordezkatu dira.[10]
- Oin-orri lerroak estilo eta kolore ezberdinak eskaintzen ditu. Horrek, bateragarritasuna hobetu du LibreOfficen, baita ODFn ere.[8]
- Master dokumentuak: dokumentu bilduma bat dokumentu bakar batean batzeko.
- Aldatu errebisatzean.
- PDF fitxategiak inportatzeko eta editatzeko gaitasuna.[11]
- Fitxategien bateragarritasuna Microsoft Wordekiko edo OpenOfficekiko nabarmen hobetu da.[10]
- Datu-basearen integrazioa, datu-base bibliografikoa barne.
- PDF formatura esportatu, orri-markatzailea barne.
- MailMerge[12]
- Ekuazio-editorea (LibreOffice Math)[13]
- UNO API bidez scriptak eta urrunetik kontrolatzeko ahalmena.
- Indexatzea.
- Autozuzenketa.
- Autosaketa.
- Ez-segidako elementuak Gehitzeko Modua.[14]
Oharra historia
LibreOffice Writer bertsioak:
Merkaturatze data | Bertsioa | Iruzkinak |
---|---|---|
2011ko urtarrilaren 25a | 3.3 |
|
2011ko ekainaren 3a | 3.4 |
|
2012ko otsailaren 14a | 3.5 | |
2012ko abuztuaren 12an | 3.6 |
|
2013ko otsailaren 7an | 4.0 |
|
2013ko uztailaren 25a | 4.1 |
|
2014ko urtarrilaren 30a | 4.2 |
|
2014ko uztailaren 30a | 4.3 |
|
2015eko urtarrilaren 29a | 4.4 | |
2015eko abuztuaren 5a | 5.0 |
|
2016ko otsailaren 10a | 5.1 |
|
Erreferentziak
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- The Document Foundation, 3.5 New Features and Fixes, undated
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
Kanpo estekak
- LibreOffice Writer. Iradokizunak. Laguntzak, (hainbat hizkuntzatan, euskaraz ere bai).
- Ezaugarri orria. LibreOffice.org orrian.
- Erabiltzaile-Gida. LibreOffice.org bertsio guztietatik jaitsita.
- LibreOffice laguntza.
- Adierazpen erregular taulak. ZIU-project.org orrian.