LibreOffice

LibreOffice bulegotika-suite aske bat da. Hainbat osagai ditu, nagusienak testu-tratamenduko programa bat (LibreOffice Writer), kalkulu-orriak editatzeko aplikazio bat (LibreOffice Calc), diapositiba aurkezpenak sortzeko aplikazio bat (LibreOffice Impress), datu-baseen kudeatzaile bat (LibreOffice Base), grafiko bektorialen editore bat (LibreOffice Draw) eta formula matematikoen editore bat (LibreOffice Math).

 LibreOffice
Jatorria
Sorrera-urtea2011
Argitaratze-data2011
Azken bertsioa24.2.1
Behar ditulibcurl (en) Itzuli, Poppler, Python, Hunspell, HarfBuzz (en) Itzuli, Skia Graphics Engine (en) Itzuli eta libfixmath (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, errusiera, afrikaansa, albaniera, Amharera, asturiera, bielorrusiera, bengalera, Bosniera, bretainiera, Birmaniera, Txinera sinplifikatua, txekiera, katalana, finlandiera, poloniera, esperantoa, Goi-sorabiera, Behe sorabiera, arabiera, assamera, euskara, valentziera, Kroaziera, daniera, nederlandera, Dzongkha, Estoniera, frantsesa, Frisiera, Irlandako gaelera, galiziera, georgiera, alemana, greziera, Guaraniera, gujaratera, hebreera, hindia, hungariera, islandiera, Indonesiera, italiera, japoniera, kannada, kaxmirera, kazakhera, khmerera, kinyaruanda, konkanera, koreera, kurduera, Laosera, letoniera, lituaniera, Luxenburgera, mazedoniera, mahitiliera, Malabarera, marathera, Manipurera, Mongoliera, Ndebele (en) Itzuli, nepalera, bokmåla, nynorsk, okzitaniera, Odia, Oromoera, Punjabera, persiera, portugesa, errumaniera, sanskritoa, Santalia, serbiera, Sidamo hizkuntza, sindhia, Sinhala, eslovakiera, esloveniera, sothoera, gaztelania, swahilia, swaziera, suediera, tajikera, Tamilera, tatarera, Telugua, Thailandiera, Tibetera, tsongera, tswanera, turkiera, ukrainera, Uigurrera, Uzbekera, vendera, Veneziera, Vietnamera, galesa, xhosera, zuluera, Txinera tradizionala eta armeniera
EuskarriaIA-32 (en) Itzuli, x86-64 (en) Itzuli, ARM arkitektura, PowerPC (en) Itzuli, MIPS architecture (en) Itzuli, IBM S/390 (en) Itzuli eta Android
Sarrera gailuaGUIa, script (en) Itzuli, teklatua eta sagua
Programazio-lengoaiaC++ eta Java
Sistema eragileaPDF, PowerPoint show (en) Itzuli, LibreOffice Gallery translations (en) Itzuli eta doc (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, Android, Plataforma-anitz, Haiku (en) Itzuli eta UNIX-moduko
Idatz dezakeOpenDocument, Office Open XML eta LibreOffice Gallery translations (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMozilla Public License, version 2.0 (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaOpenOffice.org
Ekoizpena
ProgramatzaileaStephan Bergmann (en) Itzuli, Miklós Vajna (en) Itzuli eta Tomaž Vajngerl (en) Itzuli
GaratzaileaThe Document Foundation (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai

www.libreoffice.org
Facebook: libreoffice.org Twitter: libreoffice Mastodon: libreoffice@fosstodon.org Youtube: UCQAClQkZEm2rkWvU5bvCAXQ Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://git.libreoffice.org/core eta git://git.libreoffice.org/core
kronologia
OpenOffice.org eta Go-oo (en) Itzuli LibreOffice

2010ean sortu zen, The Document Foundation (TDF) erakundeak OpenOffice.org aplikazio multzotik sorturiko adar berri modura. OpenOffice horren fork bat da.

2019. urtetik aurrera, 6.2. bertsiotik aurrera, interfaze klasikoekin batera, ribbon interfazeak hautatzeko aukerak ere eskaintzen ditu[1].

Ezaugarriak

Bulegotika-suite honetako aplikazio nagusiak

AplikazioaOharrak
LibreOffice Writer Testu-tratamenduko programa eraginkorra. Erosten diren Microsoft Word edo WordPerfect horien antzekoa.
LibreOffice Calc Kalkulu-orri programa. Erosten diren Microsoft Excel edo Lotus 1-2-3 horien antzekoa.
LibreOffice Impress Diapositiba aurkezpen programa, Microsoft PowerPoint ospetsuaren antzekoa. Diapositiba aurkezpenak hainbar formatutan gorde, inportatu eta esportatu daitezke, esate baterako SWF formatuko fitxategiak onartzen ditu, (Adobe Flash aplikazioarekin bateragarri).
LibreOffice Draw Grafiko bektorialen editorea eta diagramak egiteko tresna erabilgarria, Microsoft Visio horren antzekoa. CorelDRAW hasierako bertsioen parekoa dela esan izan da. Aukera ematen du hainbat diagrama mota egiteko, fluxu-diagramak esate baterako. Maketazio eta edizio aurreratua egiteko tresnak ere baditu, Scribus eta Microsoft Publisher programek dauzkaten antzekoak.
LibreOffice Math Math: formula matematikoak eta matematikako idazkeraz idazteko eta editatzeko aplikazioa. XML horren aldaera bat erabiltzen du programak, OpenDocument formatu libreak definiturik. Matematikako formulak eta matematikako idazkera bereziko testuak LibreOffice paketeko bulegotika-suite-eko beste aplikazioetan, (Writer, Calc... horietan), txerta daitezke, kapsulatu daitezke.
LibreOffice Base Datu baseak kudeatzeko programa, Microsoft Access horren antzekoa. Microsoft Access programarekin sorturiko datu-baseak inportatu eta esportatu daitezke, baita beste hainbat formatutakoak ere: (JET), ODBC/JDBC datu iturburuak, baita MySQL, MariaDB, PostgreSQL edo Microsoft Access ere.

LibreOfficek erabiltzen dituen fitxategien formatuak

LibreOffice bulegotika paketeak hainbat formatutako fitxategi atzitu ditzake, inportatu ditzake, beste formatu batera bihurtu eta esportatu ditzake. Antzeman ditzake formatu estandarreko hainbat fitxategi mota eta formatu itxi edo pribatiboko beste hainbat.

Esate baterako, testu fitxategiak honako formatuetan inportatu, gorde eta esportatu ditzake:

Testu fitxategiak

Formatu estandarreko hauek:

  • Testu fitxategi sinplea: .TXT, .text (apaingarri tipografiko asko ez duten testuak gordetzeko erabili izan den formatu arina).
  • HTMLHyperText Markup Language (HTML). Web orrialdeentzako formatu estandarra.
  • .fodt
  • .uot
  • .xlm
  • OpenDocument
  • PDF tipoko fitxategi batzuk formatu irekikoak dira, ez guztiak[2].
  • RTF (testu formatu aberatsa).
  • .odt (testu formatu irekien artean agian ohikoena).
  • .odp (aurkezpen digitaletan formatu ireki ohikoa).

Estandarretatik kanpo geratu diren testu fitxategi motak, (edo estandarrak diren ala ez eztabaida zabalik mantentzen duten testu motak):

  • .doc
  • .docx
  • .dotx

XUXEN IV

LibreOffice aplikazioetan Xuxen txertatu daiteke. (Zuzenketa ortografiko automatikoak, sinonimoak-eta eskaintzen duen aplikazioa da Xuxen). LibreOfficen hedapenen webgunetik XUXEN IV ortografia-egiaztatzailea deskarga daiteke OXT formatuan. Hedapena instalatzeko, joan LibreOffice Writerren "Tresnak -> Hedapenen kudeatzailea..." atalera eta gehitu hedapena bertan.

Hobelex

Hobelex UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak sortutako lexiko zuzentzaile bat da. LibreOffice 5 eta geroagoko bertsioetan txerta daiteke[3]. UZEIkoek euskararako bereziki sortutako teknologia garatu dute, Hunspell SpellChecker motor ezagunetik harago joanez. Betiere Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen arauak eta gomendioak betetzeko asmoa du UZEIk.

Hobelex erabiltzeak ez dauka zailtasun berezirik. Zuzentzaile ortografikoek egiten duten moduan, gaizki idatzitako hitzak gorriz azpimarratzen ditu. Horrez gain, morfologikoki ongi egon arren, baliteke hitz horrek hobetsitako beste bat izatea; horiek urdinez azpimarratuko ditu programak. Gainean klikatu eta proposamen zuzenena eskaintzen du euskarazko zuzentzaileak.

  • Deskargatzeko eta instalatzeko >> Hobelex webgunea <<
    Hobelex LibreOfficen instalatzerakoan Huspell SpellChecker motorra desgaitzea komeni da. (Ikus Hobelex eskuliburua)
  • Hobelex - Eskuliburua (Nola instalatu, nola erabili) >> Hobelex eskuliburua (9 orrialdeko pdf)

(Adi eskuliburuko 8. orrialdeko oharrari, gezi berde batekin markatuta: Hobelex gure lexiko-zuzentzaile lehenetsia izatea nahi badugu, Hunspell motorra desgaitu egin beharko).

Euskarazko bertsioa

The Document Foundation (TDF) erakundeak, Pootle zerbitzari baten bidez, kudeatzen ditu LibreOffice-eko itzulpenak. Euskal lokalizazioa Librezale taldeko boluntarioek eguneratzen dute[4].

LibreOfficen euskarazko itzulpenaren zati handi bat OpenOffice.org euskaratzeko proiektutik dator.

Laguntza

LibreOffice suiteko aplikazioek, —testu-prozesatzailea (Writer), kalkulu-orriak editatzeko aplikazioa (Calc), aurkezpenak sortzeko aplikazia (Impress), datu-baseen kudeatzailea (Base), irudi bektorialen editorea (Draw) eta formula matematikoen editorea (Math)—, milaka aukera eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Software librearen komunitateak ehunka tutorial eskaintzen ditu online; testu, audio, bideo edo foro formatuetan. Horietako gutxi, oraingoz, euskaraz. Hona hemen laguntza lortzeko zenbait aukera:

Laguntza euskaraz

Laguntza gaztelaniaz

Laguntza frantsesez

Laguntza ingelesez

LibreOffice paketearen jatorria eta betsioen historia.


Erreferentziak

  1. «LibreOffice 6.2, interfaze aldetik aldaketa aipagarriak dakartzan bertsio berria» Librezale.eus 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  2. (Ingelesez) October 26, Jack Wallen in Open Source on; 2016; Pst, 7:35 Am. «How to create interactive PDFs with LibreOffice» TechRepublic (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  3. Sustatu.eus 2016-06-21 "HOBELEX LibreOffice-rako: euskarazko zuzentzaile zehatzena, software libreko testu-editore erabilienean eskaini zuen"
  4. LibreOffice euskaraz: Librezale taldearen wikian

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.