Libia-Egipto gerra
Libia-Egipto gerra Libia eta Egiptoren arteko gatazka armatu labur bat izan zen, bi herrialdeen arteko mugan, 1977ko uztailean. Yom Kippurreko gerraren ostean Anwar el-Sadatek hartutako bidea dela eta, eta arabiar-israeldar gatazka ikusteko zeuden modu ezberdinengatik Muammar al Kadafi eta Egiptoko presidentearen arteko tentsio une baten ondorioa izan zen. Egiptok Moskurekin zituen harremanak eten zituen, eta Libian egondako estatu-kolpe saiakera egin zutenek bertan hartu zituzten errefuxiatu. Tahrir Plazan, Cairon, bonba batek 14 zauritu sortu zituen 1976ko abuztuaren 8an, eta hau Libiako inteligentzia zerbitzuei egotzi zieten. Gainera Hosni Mubarak Egiptoko lehendakariordeak Libiarekin zituzten arazoak esplotatu nahi zituela adierazi zuen.
Libia-Egipto gerra | |||
---|---|---|---|
Gerra Hotza | |||
![]() | |||
Data | 1977ko uztailak 21-24 | ||
Lekua | Egipto-Libia muga | ||
Lurralde-aldaketak | Su-etena. Egiptoren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1977ko uztailaren 21ean gatazka hasi zen mugan, lurretik zein airetik erasoak eginez. uztailaren 24an Arjeliako lehendakaria zen Houari Boumedièneren laguntzarekin su-etena sinatu zen. Palestinaren Askapenerako Erakundearen buruzagi zen Yaser Arafat ere mediazioa egiten jardun zuen.
Gatazka honen ondorioz Arabiar Ligako herrialdeen artean haustura sortu zen. Hainbat gobernu kontserbadorek nahiago zuten Sadat eta sobietar eragin esparruan zeudenek nahiago Libia.