Jurasiko Goiztiar

Lias, Jurasiko Goiztiar edo, estratigrafiaz ari garenean Behe Jurasikoa, orain dela 199,6 milioi urte hasi eta orain dela 175,6 Ma bukatu zen garai geologikoa da.

Jurasiko Goiztiar
Jurasiko Goiztiar

Kronologia
Hasieraduela 201.300.000 urte
Amaieraduela 174.100.000 urte
Honen parte daJurasiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaToarciar
Pliensbachiar
Sinemuriar
Hettangiar
Etimologia
Honen izena daramaJura

Triasiko Berantiar Jurasiko Goiztiar Jurasiko Ertain

Geologia

Estratigrafia

Periodo Jurasikoaren zatirik zaharrena, historikoki, Lias deitu izan da, Jurasiko Goiztiarraren baliokide, baina izendapen horretan Triasikoaren parte den Rhaetiarraren zati bat ere sartzen da. Hettangiar izena Eugenne Renevier suitzar paleontologoak jarri zion 1864an, Hettange-Grande Frantziako ipar-ekialdeko eskualdeari erreferentzia. Hettangiarraren hasieraren GSSP Kuhjoch Pasabidean dago, Karwendel mendigunean, Alpeetako iparraldean, Austrian; 2010ean kokatu zuten. Hettangiarraren hasiera eta, beraz, Jurasikoa, oro har, Kuhjochen agertutako Kendlbach Formazioko Psiloceras spelae tirolicum ammonitearen lehen agerpenak adierazten du[1]. Jurasikoaren oinarria, aurretik, Albert Oppieren Psiloceras planorbis lehen agerpena bezala definitu zen, 1856an, baina, ikuspegi hau, nazioarteko mugako gertaera lokalizatuegia bezala ikusi zen[2]

Sinemuriarra, lehen aldiz, Alcide d'Orbignyk definitu eta literatura zientifikoan sartu zuen 1842an. Bere izena, Frantziako Semur-en-Auxois hiritik hartzen du, Dijonetik gertu. Sinemuriaren jatorrizko definizioa, gaur egun Hettangiarra dena barne hartzen zuen. Sinemuriarraren GSSPa East Quantoxhead herrixkatik 6 kilometro ekialdera dagoen amildegi batean dago, Somerseten (Ingalaterra), Lias Urdinaren barnean, eta 2000. urtean adostu zuten. Sinemuriaren hasiera Vermiceras quantoxense ammonitaren lehen agerpenarekin definitzen da[2][3].

Albert Oppelek 1858an Pliensbachiar estaia izendatu zuen, Zell unter Aichelberg komunitatean dagoen Pliesbach etxaldetik, Stuttgart hiritik gertu, Alemanian. Pliensbachiarreko oinarriko GSSPa Robin Hood's Bayko (Yorkshire, Ingalaterra) Wine Haven kokalekuan dago, Redcar Mudstone Formazioan, 2005ean onartua. Pliensbachiarraren hasiera Bifericeras donovani amonitearen lehen agerpenarekin definitzen da[4].

Thouars (latinez: Toarcium) Frantziako Loirako Haranean dagoen Saumur hiritik hegoaldera dagoen herria da. Toarciarra d'Orbignyk 1842an izendatu zuen, jatorrizko kokapena Vrines harrobia izanik, Thouars udalerritik 2 kilometro ipar-mendebaldera. Toarciarraren oinarriko GSSP Portugalgo Penichen dago, eta 2014an ezarri zuten. Muga Dactylioceras (Eodactylites) azpigeneroko amoniteen lehen agerpenaren arabera definitzen da[5].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Hillebrandt; A.v; Krystyn; L; Kürschner; W.M; Bonis; N.R et al.. (2013-09-01). «The Global Stratotype Sections and Point (GSSP) for the base of the Jurassic System at Kuhjoch (Karwendel Mountains, Northern Calcareous Alps, Tyrol, Austria)» Episodes Journal of International Geoscience 36 (3): 162–198.  doi:10.18814/epiiugs/2013/v36i3/001. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. (Ingelesez) Ogg, J. G.; Hinnov, L. A.; Huang, C.. (2012-01-01). Gradstein, Felix M. ed. «Chapter 26 - Jurassic» The Geologic Time Scale (Elsevier): 731–791.  doi:10.1016/b978-0-444-59425-9.00026-3. ISBN 978-0-444-59425-9. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. (Ingelesez) Page, Gert Bloos and Kevin N.. (2002-03-01). «Global Stratotype Section and Point for base of the Sinemurian Stage (Lower Jurassic)» Episodes Journal of International Geoscience 25 (1): 22–28.  doi:10.18814/epiiugs/2002/v25i1/003. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  4. (Ingelesez) Meister, Christian; Aberhan, Martin; Blau, Joachim; Dommergues, Jean-Louis; Feist-Burkhardt, Susanne; Hailwood, Ernie A.; Hart, Malcom; Hesselbo, Stephen P. et al.. (2006-06-01). «The Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) for the base of the Pliensbachian Stage (Lower Jurassic), Wine Haven, Yorkshire, UK» Episodes Journal of International Geoscience 29 (2): 93–106.  doi:10.18814/epiiugs/2006/v29i2/003. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  5. (Ingelesez) Rocha, Rogério Bordalo da; Mattioli, Emanuela; Duarte, Luís Vítor; Pittet, Bernard; Elmi, Serge; Mouterde, René; Cabral, Maria Cristina; Comas-Rengifo, Maria José et al.. (2016-09-01). «Base of the Toarcian Stage of the Lower Jurassic defined by the Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) at the Peniche section (Portugal)» Episodes Journal of International Geoscience 39 (3): 460–481.  doi:10.18814/epiiugs/2016/v39i3/99741. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak

Jurasikoa
Behe Jurasiko (Lias) Erdi Jurasiko (Dogger) Goi Jurasiko (Malm)
Hettangiarra | Sinemuriarra
Pliensbachiarra | Toarciarra
Aaleniarra | Bajociarra
Bathoniarra | Calloviarra
Oxfordiarra | Kimmeridgiarra
Tithoniarra
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.