Liam Heath
Liam Nicholas Heath (Guildford, Ingalaterra (Erresuma Batua), 1984ko abuztuaren 17a) piraguismoan lehiatzen den kirolari britainiarra da.[1]
Liam Heath | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Guildford, 1984ko abuztuaren 17a (39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Loughborough University (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kayaklaria eta piraguista |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 81 kilogramo |
Altuera | 1,82 metro |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina eskuratu zuen, Jon Schofield herrikidearekin batera, K-2 200 m modalitatean, 34,421eko denboraz, Errusiako (urrezkoa) eta Bielorrusiako (brontzezkoa) bikoteen atzetik sailkatuz.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen, K-1 200 m modalitatean, 35,197ko denboraz, Maxime Beaumont frantziarraren (zilarrezkoa) eta Saúl Craviotto espainiarraren eta Ronny Rauhe alemaniarraren (brontzezkoa elkarbanatuta) bikoteen aurretik sailkatuz.
Zilarrezkoa eskuratu zuen, Jon Schofield herrikidearekin batera, K-2 200 m modalitatean, 32,368ko denboraz, Espainiako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Lituaniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen, K-1 200 m modalitatean, 35,202ko denboraz, Sándor Tótka hungariarraren (urrezkoa) eta Manfredi Rizza italiarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() | ![]() | K-2 200 m, gizonezkoa[4] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | K-1 200 m, gizonezkoa[5] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | K-2 200 m, gizonezkoa[6] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | K-1 200 m, gizonezkoa[7] |
Erreferentziak
- «Liam Heath» ICF, 2021-11-09an begiratua (Ingelesez)
- «Liam Heath» olympedia.org 2021-11-09an begiratua(Ingelesez)
- «Liam Heath» Olympics.com 2021-11-09an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Piraguismoa, K-2 200 m, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- "Piraguismoa, K-1 200 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Piraguismoa, K-2 200 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Piraguismoa, K-1 200 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)