Lezama (Araba)
Lezama Arabako herria da, Amurrioko udalerrikoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 260 biztanle ditu.
Lezama | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Amurrio |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′42″N 2°58′20″W |
Demografia |
Lezama udalerri-ohia
Herri honek bere izena eskaini zion denbora luzez udalerri bati. Bertan herri hauek zeuden, Lezamaz gain: Baranbio, Larrinbe, Lekamaña eta Saratxo. 1976an desagertu zen Arrastariarekin batera eta harrezkero Amurrio barruan dago, bereizteko saiakerarik egon bada ere. Baita ere, bere barnean desagertutako Astobitza zegoen.
Ospakizunak
Herriko jaiak azaroaren 11n ospatzen dira, San Martinen[1].
Artea
Lezamako ondare momumentalaren erakusgarri nagusien artean, San Martin eliza nabarmentzen da. Planta laukizuzena duen eliza hau XVI. mendearen amaierakoa da eta kanpoaldeko arkua aipagarria da, landare itxurako forma eta giza errepresentazioengatik.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
289 | 284 | 279 | 278 | 284 | 273 | 273 | 260 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
- Iruaritz baserria
- Landako baserria
- San Martin eliza
- San Prudentzio baseliza
Erreferentziak
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |