Leyton
Leyton Ingalaterrako Londres hiriburuko barruti bat da, iparraldean dagoena. Waltham Forest udalerriari dagokio.
Leyton | |
---|---|
Londresko esparrua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Waltham Forest |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°33′38″N 0°00′56″W |
Demografia |
Iron Maiden heavy metal taldearen sorlekua da.
Historia
Leyton izenak jatorri anglosaxoia du eta "Lea ibaiaren ertzeko herria" esan nahi du.
Aintzinatik populatua izan den eremua da, paleolito garaiko hezurrak aurkitu baitira indusketetan. Erromatar villa baten oinarria ere aurkitu da. Anglosaxoien garaitik Essex konderrian sarturik egon zen. 1086ko Domesday liburuan Leintun izenarekin agertzen da eta 43 biztanle zituela aipatzen da.
Mendeetan zehar nekazal eta baso eremua izan zen. 1840an trenbidea iritsi zenean hsi zen industrializatzen. 1926an udalerria bihurtu zen baina 1965 urtean Waltham Forest barruan sartu zuten.
Ondasun nabarmenak
- Leytongo udaletxe zaharra.
- Liburutegia.
- Leytongo kriket zelaia.
- Koroazioaren lorategiak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.