Lextarre

Lextarre Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1841ean Maulerekin batera Maule-Lextarre udalerria osatu zuen. Uhaitzandiren mendebaldean dagoen eremua da. Zuberoako bilgune historikoa Lextarreko Gortea izan zenez, garai batean herrialdeko hiriburuaren funtzioak bete izan zituen.

Lextarre
 Euskal Herria
Lextarreko ikuspegia Maule Gainetik.
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaMaule-Lextarre
Administrazioa
Posta kodea64130
Herritarralextarrar
Geografia
Koordenatuak43°13′18″N 0°53′33″W
Demografia

Toponimia

Frantsesezko toponimoa Licharre da. "Lextarre" toponimoa[1], berriz, itxura hauek ditu: lo noguer de Lixarre, hau da lieu d'assemblée judiciaire sous un noyer edo "intxaurrondo baten menpean egiten zen batzar judizialaren lekua" (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[2]), Sent-Johan de Lixare eta la font de Sent-Johan de Lixare edo "Donibane-Lextarreko iturria" (1470 eta 1481 hurrenez hurren, Ohixen kontratuak[3]), Lixarra (1508, Baionako kapitulua[4]) eta Lixarre (1650).

Historia

Lextarren Zuberoa osoko epaitegi gorena zegoen, "Lextarreko Gortea" izenekoa.[1] Epaitegi honen erabakiak Akizeko Auzitegietan eta Guienako sénéchal aurrean apelatu zitezkeen.

"Lextarreko Gortea" osatzen zuten epaileak Mauleko gazteluzaina, Zuberoako hamar ahaldunak edo potestats eta kapareak ziren. Zuberoako ohituraren arabera,[5] 1520an hauek ziren hamar ahaldunak:

« au pays de Sole son dets potestats, es assaver : lo senhor deu Domec de Lacarri, lo senhor de Bimeinh de Domasanh, lo senhor deu Domec de Sibas, lo senhor de Olhaibi, lo senhor deu Domec d'Ossas, lo senhor d'Amichalgun de Charri, lo senhor de Genteynh, lo senhor de la Sala de Charrite, lo senhor d'Espes et lo senhor deu Domec de Cheraute. Los quoaus son tenguts de venir a tout le menhs de oeitene a oeitene a la Cort de Lixare tenir cort ab lo Capitaine Castellan.  »

Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
354 328 317 419 426 403 - - -
185618611866187218761881188618911896
- - - - - - - - -
190119061911192119261931193619461954
- - - - - - - - -
196219681975198219901999200920142020
- - - - - - - - -

Iturria : Cassini proiektua[6]

Jakingarriak

Gaur egun Maule-Lextarreko gunerik inportanteena da eta horregatik askotan Mauletzat hartzen da.[7] Bertan Herriko Etxea, pilota plaza handia, Andurain gaztelua, San Joan Bataiatzailearen eliza eta XVI. mendeko Kürütxe Xuria daude.

Mendililia Irratia, tren geltoki zaharra (gaur egun ondoan hiriko autobus geltoki nagusia ere badago), Ondarearen Etxea, Hebentik kultura elkartearen egoitza eta adar elebiduna duen Basse-Villeko eskola publikoa ere Lextarren kokatuta daude.[8]

Erreferentziak

  1. Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  2. Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
  3. XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua
  6. EHESS: Cassini proiektua
  7. Matalazen martirioaren urratsetan, Allande Sokarros, Argia.
  8. Lehen mailako eskolak Zuberoako Herri Elkargoaren webgunean.

Kanpo estekak

Geografia
Zuberoa
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.