Lewis eta Harris
Lewis eta Harris[1] (ingelesez: Lewis and Harris, Eskoziako gaeleraz: Leòdhas agus na Hearadh) Kanpoko Hebridak edo Mendebaldeko uharteetako uharterik handiena da.
Lewis eta Harris | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | An Cliseam |
Mota | uharte |
Luzera | 97,3 km |
Zabalera | 46,8 km |
Azalera | 2.086 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°15′N 6°40′W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Honen parte da | Kanpoko Hebridak |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Kanpoko Hebridak |
Ur-gorputza | The Minch (en) |
Leku geografikoa | Kanpoko Hebridak |
2.178,98 km²-ko azalera daukanez Britainia Handia eta Irlanda uharteen ondoren uharterik handiena da. 2013ko erroldaren arabera 21.031 biztanle ditu. Stornoway / Steòrnabhagh herri handiena da (8.038 biztanle).
Geografia
Bi eremutan bereizten da uhartea, nahiz eta fisikoki banaturik ez dauden:
- Lewis: Iparraldeko zatia da eta nahiko laua da. Bertan dago Stornoway / Steòrnabhagh hiriburua.
- Harris: Hegoaldean dago eta menditsua da. Tarbert da herri nagusia.
Historia
MacLeod leinu mitikoaren jatorrizko lurraldea da. 1831ean XII mdeneko xake piezak aurkitu ziren, Lewis uharteko xake piezak izenarekin ezagutzen direnak. Mortsen letaginetako boliaz eginak daude.
Gaelera
Eskoziako gaelikoaren hiztunen portzentzaiarik altuena dago hemen, %50-75ekoa, Gaidhealtachd osoa kontuan hartuta. Zehazki, Barvas/Barabhas herri txikiak dauka portzentajea garaiena Eskozia osoan, ia %75.