Leviatana
Leviatana (alemanez: Der Leviathan) Joseph Roth idazle judu austriarrak idatzitako eleberri labur bat da. 1940an argitaratu zen, Roth hil eta gero. Hala ere, frantsesezko itzulpen bat 1936an argitaratu zuen La Lumière egunkariak Koral merkataria izenburupean.
- Artikulu hau 1940ko liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leviathan (argipena)».
Leviatana | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1940) |
Argitaratze-data | 1940 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Der Leviathan |
Hizkuntza | alemana |
Herrialdea | ![]() |
Euskaraz | |
Izenburua | Leviatana |
Itzultzailea | Edorta Matauko |
Argitaratze-data | 1998 |
Bilduma | Erreferentziak saila |
Orrialdeak | 91 |
ISBN | 8486766826 |
Euskarazko itzulpena Susak argitaratu zuen 1998an, Edorta Mataukok itzulia[1].
Argumentua
Nissen Piezenik Progody hirixkako koral-saltzaile bat da. Koralak saldu bakarrik ez, koralez maiteminduta dagoela esan daiteke, nahiz eta itsasoa inoiz ez ikusi. Progrodyn eta inguruetan Niessen saltzaile zintzotzat hartua izan da betidanik. Halaber, saltzen dituen koralek ere ospe handia dute. Hala ere, bere negozioa beherantz joaten hasten da hungariar merkatari bat koralak prezio askoz txikiagotan saltzen hasten denean. Niessek bisita egiten dio eta prezioen sekretua ezagutzen du: koralak zeluloidezkoak dira, ez naturalak. Merkatari horrek Niessen konbentzitzen du eta koral naturalak eta zeluloidezkoak nahasten hasten da, nahiz eta naturalak izango balira bezala saldu. Horrela, Niessenek bere buruari traizio egiten dio, baita maite dituen koralei ere. Horrek bere bizitza hondatuko du.
Pertsonaiak
- Nissen Piezenik: protagonista.
- Jeno Lakatos: merkatari hungariarra. Zeluloidezko koralak saltzen du, erabateko arrakastaz. Niessen konbentzitzen du gauza bera egiteko. Izen bereko merkatari hungariar bat Hiltzaile baten aitormena liburuan ere agertzen da.
- Alexander Komrover: beste merkari baten semea. Soldadutza itsas armadan egiten ari da. Niessenek Odesara laguntzen dio, baimenaldi labur baten ondoren, itsasoa lehen aldiz ikusteko.
Erreferentziak
- «Susa literatura - Leviatana» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
Kanpo estekak
- Sarean euskaraz osorik, HTML formatuan.