Leviafan (2014ko filma)
Leviafan (errusieraz: Левиафан, Leviafan) 2014. urteko film dramatiko[1][2] errusiarra da, Andrei Zviagintsevek zuzendua, eta berak Oleg Neginekin batera idatzia. Protagonista nagusiak dira Aleksei Serebriakov, Elena Liadova, eta Vladimir Vdovitxenkov.
- Artikulu hau 2014ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leviathan (argipena)».
Leviafan (2014ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | Левиафан |
Jatorrizko hizkuntza | errusiera |
Jatorrizko herrialdea | Errusia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Leviatan |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 142 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Murmansk oblasta |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrei Zviagintsev |
Gidoigilea(k) | Andrei Zviagintsev Oleg Negin (en) |
Antzezlea(k) | |
Aleksei Serebryakov (en) Roman Madyanov (en) Vladimir Vdovichenkov (en) Elena Lyadova (en) Anna Ukolova (en) Aleksey Rozin (en) Valeriy Grishko (en) Margarita Xubina Dmitry Bykovsky-Romashov (en) Igor Savochkin Sergey Murzin (en) Marianna Shults (en) Aleksei Zharkov (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alexander Rodnyansky (en) Sergey Melkumov |
Konpainia ekoizlea | Non-Stop Production (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Philip Glass |
Argazki-zuzendaria | Mikhail Krichman (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Errusia |
Argumentu nagusia | alkoholismoa |
Historia | |
Jasotako sariak | Golden Globe Award for Best Non-English Language Film (en) Asia Pacific Screen Award for Best Feature Film (en) |
Nominazioak | Europako zuzendari onenaren Saria 27th European Film Awards (en) Andrei Zviagintsev Europako film onenaren Saria 27th European Film Awards (en) Alexander Rodnyansky (en) , Sergey Melkumov, Oleg Negin (en) , Andrei Zviagintsev Europako gizonezko aktore onenaren Saria 27th European Film Awards (en) Aleksei Serebryakov (en) European Film Award for Best Screenwriter (en) 27th European Film Awards (en) Oleg Negin (en) , Andrei Zviagintsev European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) 28th European Film Awards (en) Roman Madyanov (en) , Elena Lyadova (en) , Aleksei Serebryakov (en) , Oleg Negin (en) , Andrei Zviagintsev Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak |
sonyclassics.com… | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
Errusiako iparraldeko herri galdu batean kokatzen da akzioa, Vladimir Putinen aginte urteetan, Ozeano Artikoaren kostaldean. Des-industrializazioaren ondoren biztanleriak erdi abandonaturikoa bertan geratu ziren arrantzaleek apaltasunez aurrera daramaten bizitza erakusten du filmak, eliteetako politikariek nahi dutena egiten duten bitartean[3].
Alkatearen jokaldi zikin baten ondorioz, Kolia etxea galtzekotan dago. Alkateak etxea eta lursailekin geratu nahi du. Koliari, ondasunak galtzeko arriskuan egoteaz gain, familian ere krisia sortzen zaio. Giro etsigarri horretan, denek vodka barra-barra hartzen dute.
Sinbolismoa
Boterearen gehiegikerien gaineko hausnarketa proposatzen du filmak, eta bizi dugun zibilizazio ustelaren kritika izugarria egiten du. Diru eta botere goseak eta mozkortasunak erdoildutako Errusiaren erretratu zorrotza ageri da Zviagintseven gidoian.
Hobbes filosofoak askatasunaren eta Estatuaren gaineko Leviathan obra klasikoa idatzi zuen non Estatu indartsu baten sinbolo den munstroa, eta horrekin lotura du izenburuak. Era berean, istorioak Bibliako Joben liburuaren Leviatanaren mitoaren aipamen zuzena egiten du[3].
Sariak
Cannesko 2014ko zinema jaialdian gidoi onenaren saria jaso zuen, eta Urrezko Globoetan "atzerriko hizkuntza" ataleko film onenaren sariak irabazi arren, banaketa arazoak izan zituen filmak Errusian. Filma ingelesez egin ez den film onenari eskaintzen zaion Oscar sarirako ere aurkeztu zen.[3]
Erreferentziak
- .
- .
- «Leviafan (2014) - Azpitituluak euskaraz» azpitituluak.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).