Lev Theremin

Lev Sergeievitx Termen (Léon Theremin frantsestua, errusieraz: Лев Сергеевич Термен, San Petersburgo, 1896ko abuztuaren 15aMosku, 1993ko azaroaren 3a) asmatzaile errusiar judua izan zen. Theremin izeneko lehen musika instrumentu elektronikoaren asmakuntzagatik da ezaguna.

Lev Theremin

zuzendari exekutibo

1931 - 1938
Ioffe Institute (en) Itzuli head of department (en) Itzuli

1919 -
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1896ko abuztuaren 27a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
 Errusia
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
San Petersburgo
Mosku
Magadan oblasta
HeriotzaMosku, 1993ko azaroaren 3a (97 urte)
Hobiratze lekuaKuntsevoko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Lavinia Williams (en) Itzuli  1938ko irailaren 15a)
Hezkuntza
HeziketaThe First Saint-Petersburg Gymnasium (en) Itzuli
San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa 1916)
Q16684052 Itzuli 1916)
Nikolay engineering school (en) Itzuli
(1910(e)ko hamarkada - 1916)
Peter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) Itzuli
(1920 - 1926)
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, fisikaria, musikaria eta biolontxelista
Enplegatzailea(k)Ioffe Institute (en) Itzuli  (1919 -
Q102438126 Itzuli  (1923 -
CKB-29 NKVD (en) Itzuli  (1940 -  1948)
Moskuko kontserbatorioa  (1964 -  1967)
Moskuko Estatu Unibertsitatea  (1967 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Musika instrumentuatxeloa
Theremina
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0857559 Musicbrainz: 9b182733-e7ac-4ce6-86b1-eae2a54bed5f Discogs: 428427 Find a Grave: 204391710 Edit the value on Wikidata

Lev Theremin San Petersburgon jaio zen. 1919an, Errusia komunista eta monarkikoen arteko gerra zibil baten erdian zegoela, theremina (thereminvox ere deitua) asmatu zuen.

Gaztetatik pasioz ikertu zituen musika eta elektrizitatearen esparruak. Biolontxeloarekin izandako esperientzien ondotik, antzeko erregistrodun instrumentu bat asmatu nahi izan zuen, baina honek zituen muga fisikoak deuseztatuz, hala nola arkua sokekin igurzteko beharra eta hatzak mastatik mugitzekoa. Bere saiakeratatik ordura arteko musika tresna guztiengandik desberdina zen instrumentu bat atera zen, eterofono edo theremina.

1920an mekanika fakultateko bere kideei aurkeztu zien, eta ondoren Sobietar Batasuneko hainbat lekutan eman zuen ezagutzera, Lenin berarekin elkarrizketatzera iritsi zelarik. 1921 patente eskaera aurkeztu zuen, hiru urte geroago eskaini zitzaiona. Errusian oihartzun garrantzitsua izan zuen asmakizunak. Gobernuak argindarraren eta elektromagnetismoaren esparruak ikertzen jarraitzeko eskatu zion, energia berriztagarriren bat lortzeko esperantzaz, garai hartan Sobietar Batasuna modernizatu nahi baitzen elektrizitatea leku orotara eramanda. Einstein zientzialaria, Eisenstein zinemagilea edo Robert Moog ingeniaria ezagutu zituen .

Europa eta Estatu Batuetan zehar aurkeztu zuen bere asmakizuna, New Yorkeko Filarmonikarekin jo zuen 1928an, eta orduan bere izan frantsestu zuen: León Thérémin izenarekin egin zen ezagun, eta izen hori eman zitzaion bere musika tresnari ere. Urte hartan, Clara Rockmore ezagutu zuen. Lituaniar musikari gazte hau thereminaren birtuoso bat bilakatu zen, eta tresna jotzeko teknika oso bat garatu zuen.

Bizitza guztian zehar tresna garatuz joan zen Lev, eta hainbat aldaera sortu zituen. 1929an patentatu zuen bere asmakizuna (US1661058) eta gerora RCAri eskaini zizkion produkzio eskubideak.

Asmatzaileak laborategi bat antolatu zuen New Yorken 30eko hamarkadan. Bertan theremina eta beste instrumentu elektroniko batzuk garatu zituen, Rhythmicona barne, Henry Cowell konpositoreak enkargatua. 1930 hamar thereminlarik Carnegie Hallen jo zuten, eta bi urte geroago, Levek lehen eta azken orkestra elektroniko zuzendu zuen, biolontxeloaren antzeko instrumentu bat eta guzti.

Moskun hil zen 1993an. Yuri Linnik kazetari errusiarra palindromo bat sortu zuen bere ohoretan: Termen nìe umriot,  Termen ez da hilko.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.