Lev Ivanov

Lev Ivanovitx Ivanov (Mosku, Errusia, 1834ko martxoaren 2agreg./otsailaren 18ajul. - San Petersburgo, Errusia, 1901eko abenduaren 24agreg./abenduaren 11jul.) errusiar dantzari, koreografo eta ballet-maisua izan zen.

Lev Ivanov

Bizitza
JaiotzaMosku, 1834ko otsailaren 18a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo, 1901eko abenduaren 11 (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Jean-Antoine Petipa
Pierre Frédéric Malevergne (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, libretista, ballet-irakaslea, ballet dantzaria eta interpretazio irakaslea
IMDB: nm0412057 Edit the value on Wikidata

Biografia

Antzoki Inperialeko eszena-zuzendaria izan zen (1882), eta bigarren ballet-maisua (1885) izan zen. Marius Petiparen agindupean, eta harekin batera, lan egin zuen ballet berriak sortzeko. Errusiar erromantizismoaren barruko irudirik nagusienetakoa izan zen. Musikaren eta dantzaren artean lotura estuagoa bilatzen ahalegindu zen. Fokine koreografoaren aitzindaria izan zen. "Intxaur kraskailua" (1892) obrarako koreografia prestatu zuen. Beste koreografia batzuk ditu: "Beltxargen aintzira" (Petiparekin batera), "Oihan sorgindua", "Azti-xirula", "Mikadoaren alaba".

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lev Ivanov Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.