Leukozidina

Leukozidinak bakterio batzuek ekoizten dituzten toxinak dira, leukozitoak suntsitzen dituztenak. Leukozidinek mikrobioaren birulentzia areagotzen dute, ostalariaren immunitate-sistemaren defentsa batzuk deusestatzen dituztelako.

Staphylococcus aureus eta Streptococcus pyogenes bakterioek leukozidinak ekoizten dituzte. Leukozidina horiek bakterioen aurkako fagozitoak hiltzen dituzte. Hildako fagozito horiek zornea osatzen dute, beste zelula batzuekin batera. Horregatik, leukozidinak ekoizten dituzten organismoei piogeniko deritze (hots, zorne-sortzaileak) [1].

Egitura kimikoari dagokionez, leukozidinak proteinak dira.

Van de Velde Staphylococcus aureusek leukozitoak hiltzeko gaitasuna zuela deskribatu zuen estreinakoz 1894an. Bakterio horren leukozidinari Panton-Valentine leukozidina deritzo.

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:810 orr.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.