Lettre de cachet

Lettre de cachet bat, Frantziako Antzinako Erregimenean, erregearen agindu bat helarazteko balio zuen gutun bat zen. Espainiako Erregimen Zaharrean, Agindu erreserbatua (gaztelaniaz: Orden reservada) zen baliokidea. Gutun horren bidez, epaitegietatik kanpo, erregeak pertsona bati zerbait agintzen zion.[1]

Lettre de cachet, Luis XV.ak sinatua, 1759an Jean-François Marmontel atxilotzeko aginduz.

Definizioa

Kontzeptuaren esanahia denborarekin aldatzen joan zen. Orokorrean, gutun itxi bat zen, sekretupean zegoela adierazten zuen zigiluarekin. Hasieran gutun horiek erregeak Parisko Parlamentura bidaltzen zituen agiri bat plazaratzeko.

XVIII. mendean esanahia aldatu zen. Gutuna norabiti zigor bat ezartzen zion agindu bat zen. Zigorra espetxeratzea, erbesteratzea edo kanporatzea agintzen zuen. Nolabait, Lettre de cachet garai batean erregeak izan zuen boterea berreskuratzen zuen, epaitegien gainetik. Izan ere, gutun horiek jasotzen zituzten pertsonak ez zituzten epaitzen, estatuko espetxe batera (Bastilla, Vincennesko gotorlekua) edo eroetxe batera joaten ziren zuzenean.

Lettre de cachet (1703).

Zigor motak

Lettre de cacheten bidez hiru motako zigorrak ezartzen ziren:

  • Betiko atxiloketa (zoroentzat)
  • Bat edo bi urteko espetxe-zigorra
  • Urte askorako deliktu larriak egiteagatik[2]

Cachet handia eta Cachet txikia

Lettre de cachet bat zuzenean erregeak bidal zezakeen — «Grand cachet». Voltaire edo Diderot bezalako espetxeratze politikoen kasua izan zen.

Partikular batek eskatuta ere bidal daiteke — «Petit cachet» da. Horrela, Voltairek berak lettre de cachet bat eskatzen zuen auzoan eskandalizatzen ari zen emakume bat atxilo zezaten. Esku-hartze hori delitu txikietarako erabiltzen zen teorian, krimenak alde batera utzita. Askotan eskatzen zen bost kategoria nagusitarako:

  • Erokeriaz eta arduragabekeriaz, adibidez, senar edo emazte oparo bat, bere ondasunak oinordekoen interesen aurka xahutzen dituenean.
  • Gazteen gehiegikeriengatik, norbaiten ohorea babesteko.
  • Lizunkeriaz, familiaren ohorea babesteko; adibidez, Sadeko markesa (1777-1790) preso sartu zuten bere amaginarreba aberatsak lortutako lettre de cachet batengatik.[3]
  • Ezkontza desberdin batengatik (nobleziaren eta herriaren artekoa, normalean), familia ere desohoratzen zuena.
  • Delitu edo krimen larriagoengatik.

Zigortu ospetsuak

Erreferentziak

  1. Jean Sévillia, « Mythe et réalités des lettres de cachet », Le Figaro, 2011ko maiatzaren 21a.
  2. Christian Meyer, La Noblesse bretonne au xviiie siècle, Flammarion, Paris, 1966, 282.or.
  3. http://psychiatrie.histoire.free.fr/psyhist/1780/breteuil.htm

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.