Letterkenny

Letterkenny (irlanderaz Leitir Ceanainn), Donegalgo konderrian dagoen udalerririk handiena da, Irlandako Errepublikaren iparraldean, Donegal hiritik 56 kilometro iparralderuntz eta Ipar Irlandako Derry hiritik 32 kilometro mendebalderuntz dago.

Letterkenny
Leitir Ceanainn
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Ulster
Konderria Donegal konderria
Geografia
Koordenatuak54°57′24″N 7°43′13″W
Map
Altuera52 metro
Demografia
Biztanleria19.274 (2016)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia74

Etimologia

Bere izena irlandar jatorrizko izendapenaren ingelerako itzulpenaren eratorria da, bere itzulpen literala "Haitzarteko Familiaren Aldapa" (The Slope of the Cannon Family, ingeleraz) izango litzatekelarik.

Historia

Gaur egungo Letterkenny hiria merkatalgune gisa hasi zen XVII mendeko Ulsterraren kolonizazioaren barnean, baina posible da urreko herrixka gaeliar baten gainean eraikia izatea. Swilly ibaia gurutza daitekeen lehenengo tokian sortu zuten, Swilly aintziraren hegoaldeko muturrean.

Kolonizazioan Patrick Crawford eskoziarrari eman zitzaizkion lurrak baina azkar hil eta honen alargunarekin ezkondu zen Sir George Marbury izan zen herria abiarazi zuena. 1625ean gaztelu bat eraiki zen baina gaur egun ez da aztarnarik gelditzen.

Letterkennyk ez zituen "herri eskubideak" lortu Irlandaren Banaketa 1920an gertatu arte. Ordurako Donegalgo herririk handiena izanik, banaketa honen ondorioz Derryn zeuden hainbat banketxek Letterkennyn ireki zituzten sukurtsalak, honek garapen ekonomikoa handitu zuelarik.

Klima

    Datu klimatikoak (Letterkenny, 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8 8 10 12 14 16 17 18 16 13 10 8 12.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4 3 4 6 8 10 12 12 11 9 6 4 7.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 117.4 84.8 85.9 63.1 56.9 69.1 76.8 93.2 91.8 118.4 104.5 114.2 1076.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 18 13 15 12 11 11 14 14 14 17 17 16 172
Elur egunak (≥ 1 mm) 5.1 5.2 3.4 1.6 0.1 0 0 0 0 0 1.1 3.8 20.3
Eguzki orduak 38.2 65.0 94.1 152.9 201.5 166.0 142.7 140.1 112.2 80.6 44.3 34.1 1271.7
Iturria (1): ECA&D
Iturria (2): Met Éireann

Eraikinak

Hiri senidetuak

Iruditegia

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.