Letargia

Letargia, batzuetan lozorroa ere deitua, animalia zenbaitek inguruneko egoera batean euren funtzio fisiologikoak murrizteko fenomenoa da. Letargia egunez (saguzar espezie zenbait) eta gauez (kolibriak), neguan (hartzak) eta udan (barraskiloak) izan daiteke.

Barraskiloak letargian.

Letargia epe laburrekoa izan daiteke (24 ordu baino gutxiagokoa), eta kasu horretan loaldi arrunt baten antza du. Hala ere, letargian aldaketa metabolikoak handiagoak dira, eta loa sakonagoa.

Epe luzeko letargiari sorgorraldia deritzo, eta egunak edo hilabeteak iraun ditzake.

Kanpo estekak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.