Let Me Go, Rock 'n' Roll (abestia)
Let Me Go, Rock 'n' Roll Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, 1974an argitaratua. Taldearen bigarren albumeko, Hotter Than Hell, single bakar moduan kaleratu zuten. Nahiz eta abestia ez zen zerrendetan sartu, zuzeneko emanaldietan ohiko bihurtu zen. B-aldea albumaren izen bera zuen abestia izan zen, "Hotter Than Hell".
Let Me Go, Rock 'n' Roll (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Kissen singlea eta kanta | ||||
Egilea(k) | Kiss | |||
Argitaratze-data | 1974 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | hard rock | |||
Diskoetxea | Casablanca Records eta Warner Bros. Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Hotter Than Hell | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Eddie Kramer (en) | |||
Hitzak | Gene Simmons | |||
Kissen kronologia | ||||
|
"Let Me Go, Rock 'n' Roll" | ||||
---|---|---|---|---|
Kiss(r)en singlea | ||||
Hotter Than Hell albumetik | ||||
Argitalpena | 1974ko urriaren 22a (AEB) | |||
Formatua | 7" | |||
Grabazioa | The Village Recorder Studios, Los Angeles 1974ko abuztua | |||
Musika mota | Hard rock | |||
Iraupena | 2:15 | |||
Diskoetxea | Casablanca/Warner Bros. NB-9001 (AEB) | |||
Idazlea | Paul Stanley, Gene Simmons | |||
Ekoizlea | Kenny Kerner & Richie Wise | |||
Kiss (r)en single kronologia | ||||
|
Oinarria eta garapena
Abestia musika idatzi baino lehen letrak idatzi ziren abesti gutxi horretariko bat da. Paul Stanleyk landu zuen riff batean oinarritua dago.[1] Taldearen lehen albumean sartzeko grabatu zuten, baina azkenean kanpoan utzi zuten. Nahiz eta albumean sartu ez zuten, Kiss Tour biran zehar jo zuten, lehen album hori promozionatzeko egin zen biran.
Kissek abestia jo izan dute bere karreraren hasierako egunetatik, eta kontzertuak bukatzeko erabili zuten Destroyer Tour birako Amerikako zatira arte, non "Black Diamond"ek ordezkatu zuen, eta geroago "Rock and Roll All Nite" abestiak. Kontzertuetan ohiko abestia izan da, eta taldearen arrakasta bilduma askotan agertu izan da.
Jatorrizko izenburua "Baby, Let Me Go" zen baina Kenny Kerner ekoizleak "Rock 'n' Roll" izena jarri zion, azkenean "Let Me Go, Rock 'n' Roll" deitzeko.[2] Zuzenean jotzen dutenean, abestiak bost minutu inguru irauten du, soloak direla eta (gitarra eta baxua), eta benetan interesgarria da abestia zuzenean ikustea (Alive! zuzeneko albumean entzuten den moduan).
Zuzeneko emanaldiak
Abestia beti jo zuten 1977ko Love Gun Tour birara arte, non set-listetik kendu zuten baina laster sartu zuten Alive II eta Dynasty biretarako. Baina 1980tik 1995era arte, ez zuten abestia zuzenean jo, eta hori zaleentzako huts egitea izan zen. Reunion Tour biran berriro sartu zuten set-listean. Nahiz eta Rock the Nation Tour biran ez zuten jo, Alive 35 Tour biran berriro jo zuten eta gaur egunera arte beti jo izan dute.
Agerpenak
"Let Me Go, Rock 'n' Roll" hurrengo Kiss albumetan agertzen da:
- Hotter Than Hell – estudioko bertsioa
- Alive! – zuzeneko bertsioa
- The Originals – estudioko bertsioa
- Double Platinum – estudioko bertsioa
- The Box Set – demo bertsioa
- Kiss Symphony: Alive IV – zuzeneko bertsioa
- Gold – estudioko bertsioa
- Kiss Chronicles: 3 Classic Albums – estudioko bertsioa
- Kiss Alive! 1975-2000 – Alive! bertsioa
- Kiss Alive 35 – zuzeneko bertsioa
Abesti zerrenda
- A-aldea – "Let Me Go Rock 'n' Roll"
- B-aldea – "Hotter Than Hell"
Langileak
- Paul Stanley – gitarra erritmikoa
- Gene Simmons – baxua, ahotsak
- Ace Frehley – gitarra nagusia
- Peter Criss – bateria, perkusioa
Erreferentziak
- Let Me Go, Rock 'n' Roll demoaren informazioa. KissFaq-Wiki (Noiz kontsultatua: 2011-07-04).
- Let Me Go, Rock 'n' Roll abestiaren informazioa. KissFaq-Wiki (Noiz kontsultatua: 2011-07-04).