Lestrade inspektorea
Lestrade inspektorea Sir Arthur Conan Doyle idazleak sortutako Sherlock Holmes pertsonaiaren eleberrietan agertzen den Scotland Yardeko fikziozko inspektore bat da. His Last Bow (1917) eleberrian agertzen denez bere izeneko lehen hizkia G. da.
Lestrade inspektorea | |
---|---|
Sherlock Holmesen Abenturak | |
Lestrade inspektorea susmagarri bat atxilotuz (Sidney Paget, 1904). | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | A Study in Scarlet (1887) |
Azken agerpena | The Adventure of the Three Garridebs (1924) |
Sortzailea | Sir Arthur Conan Doyle |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | Gizonezkoa |
Egoitza | Scotland Yard |
Jarduera | detektibea |
http://www.sherlock-holmes.co.uk/ |
Lestraderen deskribapena
A Study in Scarlet eleberrian Holmes detektibeak Lestrade eta Tobias Gregson izeneko beste inspektore baten artean etengabeko lehia bat dagoela baieztatzen du.
« | Gregson Scotland Yardeko gizonik buruargiena da [...]. Bera eta Lestrade baldar talde bateko hoberentxuena dira. Azkartasun eta bizitasunez ekin ohi dute, baina egunerokotasunetik atera gabe. Gorrotagarriki egunean-egunekoak dira. Gainera batak bestea zangotrabatzen du. Edertasun profesional bikote baten adineko jeloskorrak dira. | » |
A Study in Scarlet. |
The Hound of the Baskervilles eleberrian Holmes detektibeak Lestraderi buruz Watson doktoreareari zera esaten dio: "nere iritziz, profesionalen artean onena da", honekin bere burua eta Scotland Yarden zerbitzupeko detektibe profesionalen arteko banaketa egin naizik. The Adventures of Sherlock Holmes eleberriko "The Boscombe Valley Mystery" istorioan dioenez Lestrade era honetan ere deskribatua bada: "gizon argala, huron baten antzekoa eta begirada iheskor eta zuhur eta ezkutukoa".
Lestrade inspektorea sarritan Sherlock Holmesen metodo ez konbentzinalekin amorratu egin ohi da. e exaspera con frecuencia por los métodos poco convencionales de Holmes. "The Boscombe Valley Mystery" istorioan Lestradek bere buruaz zera dio: "Gizon praktiko bat naiz". Halere, denborarekin detektibe ez ofizialaren arrakastak eta jokamoldea zinez onartu eta estimatzera iritsiko da. The Return of Sherlock Holmes eleberriko "The Adventure of the Six Napoleons" istorioan Lestrade inspektoreak Holmes detektibeari buruz zera dio: "Scotland Yarden ez gaude zuregatik jeloskor. Ez jauna, zuregatik oso harro gaude". Gainera Watsonek kontutan hartzen du aipamen horrek Holmes nabarmenki hunkitua ikusi zuen kasu urrienetakoa sortarazi zuela.
Londonen komunikabideek Lestrade inspektorea Scotland Yardeko detektibe onenetakoen gisan aurkezten dute. Holmesek behin batez Lestraderi buruz zera dio: "nahiz eta bere delituen konponpideetan ia trebeziarik ez egon, bere nekaezintasun eta erabakitasunak poliziako ofizial gisa kargurik gorenera eraman zuten. Bestaldetik, The Return of Sherlock Holmes eleberriko "The Adventure of the Second Stain" istorioan Lestrade inspektorea izango da modu zuzenean biktimaren maitale jeloskorra hiltzaile gisa identifikatuko duena, bienbitartean Holmesek era okerrean hilketa sekretuzko agiri batzuen lapurketa batekin loturik dauden hiltzaile profesionalek gauzatu dutelako ustean egongo da.