Lesotho

Lesotho[1] (/lɪˈsuːtuː/) edo Lesothoko Erresuma (ingelesez: Kingdom of Lesotho; antzina Basutoland) Afrikako hegoaldeko herrialde itsasgabea da. Hegoafrikak guztiz inguratzen du eta, beraz, enklabe bat da bere horretan. Commonwealtheko kidea da. Izenaren jatorria sothoera hitz egiten dutenen herria da.

Lesothoko Erresuma
Muso oa Lesotho
Kingdom of Lesotho
Ereserkia: Lesotho Fatse La Bontata Rona (en) Itzuli
Goiburua: Khotso, Pula, Nala
("Bakea, Euria, Oparotasuna")

flag of Lesotho (en) Itzuli

Lesothoko armarria
Geografia
HiriburuaMaseru
29°18′36″S 27°28′48″E
Azalera30.355 km²
Punturik altuenaThabana Ntlenyana (3.482 m)
Punturik sakonenaOrange (1.400 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakHegoafrika
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Lesothoko erregeaLetsie III.a Lesothokoa
Lesothoko lehen ministroaSam Matekane (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Lesotho (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria2.007.201 (2016)
0 (2016)
Dentsitatea66,12 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 21
Emankortasun-tasa3,185 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak142.364 (2015)
Bizi-itxaropena54,174 (2016)
Giniren koefizientea44,9 (2017)
Giza garapen indizea0,514 (2021)
Ekonomia
BPG nominala2.639.386.291,4277 $ (2017)
348.066.319,58367 (2016)
BPG per capita1.154 $ (2017)
100 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa6.548.218.467 nazioarteko dolar (2017)
−28.211.720 (2016)
BPG per capita EAPn2.932,031 nazioarteko dolar (2017)
−52,073 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala2,9 % (2016)
Erreserbak657.668.309 $ (2017)
−267.526.926 (2016)
Inflazioa6,7 % (2016)
−0,8 (2015)
Historia
Sorrera data: 1966
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+266
ISO 3166-1 alpha-2LS
ISO 3166-1 alpha-3LSO
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.BS 546 (en) Itzuli
Internet domeinua.ls
gov.ls

Hiriburu eta hiririk handiena Maseru da. Hiri nagusiak Maputsoe, Teyateyaneng, Mafeteng eta Hlotse dira.

Etniak: sothoak % 99,7; besteak % 0,3. Erlijioa: katolikoak % 43,5; protestanteak % 26; anglikarrak eta beste kristau batzuk % 19; besteak % 10. Hizkuntza ofizialak: sothoera (bantu hizkuntzaren familiakoa) eta ingelesa.

Geografia

Lesothoko paisaia.

Herrialde menditsu hori goi-ordoki batean dago osorik, 1.400 metrotik gorako altueran: munduan kasu bakarra da. Izan ere, lurraldearen % 80 1.800 metrotik gora zabaltzen da. Neguan elurra ohikoa denez, eskia praktikatzeko estazioa dago. Mendirik altuena (Thabana Ntlenyana, 3.482 m) Hegoaldeko Afrika osoko altuena ere bada.

Lesothori Ur gaztelua deitzen zitzaion, erreserba hidrauliko handiak baititu, Drakensbergeko amildegi basaltikoei eta Maluti mendilerroari esker. Orange ibaia Lesothoko mendietan jaiotzen da.

Mendebaldea da nekazaritzarako balia daitekeen eremu bakarra (Lesothoko eremu osoaren % 15).

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Lesothoren banaketa administratiboa»
Lesothoko eskualdeak.

Administratiboki, Lesotho 10 barrutitan banatuta dago eta barruti kudeatzaile bana dute. Barruti bakoitzaren hiriburuak camptown izena hartzen du.

  • Berea
  • Butha-Buthe
  • Leribe
  • Mafeteng
  • Maseru
  • Mohale's Hoek
  • Mokhotlong
  • Qacha's Nek
  • Quthing
  • Thaba-Tseka

Barruti bakoitza, gainera, 80 konstituentziatan banatzen da, guztira 129 herri batzar osatzeko ematen dutenak.

Gobernua

Lesotho monarkia konstituzionala da, 1993ko konstituzioa onartu zenez gero (aginte banaketa ezarri zuen eta eskubide zibilak babesten ditu, adierazpen askatasuna, elkartzeko eskubidea, biltzeko eskubidea eta erlijio askatasuna, besteak beste); harrezkero, monarkia hereditarioa da, baina erregea nazio batasunaren ikur bizia da, eta ez du ez ahalmen eragilerik, ez legegilerik. Senatuko kideek herentziaz jasotzen dute kargua, eta erregeak izendatzen ditu horien erdiak, lehen ministroaren aginduei jarraituz. Lehen ministroa da gobernuburua eta aginpide betearazlearen arduraduna. Nazio Biltzarra da behe ganbera.

Biztanleak

Lesothoko biztanlea zaldiz.

Lesothoko biztanleria homogeneoa da, sothoek osatzen dute ia osorik. Biztanle gehienak kristauak dira (Lesothoko Unibertsitatea katolikoa da). Urbanizazio tasa txikia da, % 23 ingurukoa, eta biztanle eskolatuen tasa, berriz, Afrikako handienetakoa da; 15 urtetik gorako biztanleen % 85 inguruk daki idazten eta irakurtzen.

Biztanleriaren hazkundea oso txikia da, % 0,1ekoa, 2008ko estimazioen arabera. Batez besteko bizi itxaropena 40 urtekoa da, eta etorkizunean are murritzagoa izango den beldurra dago, HIESak eragindako heriotzen ondorioz. Izan ere, biztanleen % 29 dago birusak kutsatuta edo gaixotasuna garatuta; munduko tasarik altuenetakoa da, eta terapia antirretrobirala abian jartzeko programa antolatu den arren, ez dago gaixo guztiei tratamendua emateko baliabide aski.

Historia

1966. urteaz gero independente da eta Moshoeshoe II.a erregea izan zen estatuburu, harik eta 1986an Justin Lekhanya jeneralak tronutik eraitsi zuen arte. Erregea eraisteaz gainera, nazio biltzarra desegin eta konstituzioa baliogabetu zuen Lekhanyak, baina nolanahi ere, ahalmen betearazle eta legegileak itzuli zizkioten gero Moshoeshoe II.a erregeari, Lekhanya jenerala buru zuen batzorde militar baten eta ministro batzordearen aholkupean jarduteko baldintzarekin. 1990eko otsailaren 21ean, Lekhanyak ahalmen guztiak kendu zizkion erregeari berriro, eta martxoan erbestera bildali zuten. Azaroan tronutik eraitsi zuten, eta haren semeak hartu zuen erregetza, Letsie III.a izenarekin. Lekhanya bera militar talde errebelde batek kendu zuen aginpidetik, erreforma demokratikoa abian jartzen ez zuelako.

Militarren agintaldia 1993an amaitu eta konstituzio demokratiko bat onartu zen; Ntsu Mokhehle, Basutoland Congress Party alderdikoa, bilakatu zen lehen inistro. 1994an Letsie III.ak eta Ntsu Mokhehlek hitzarmen bat izenpetu zuten, Moshoeshoe berriz ere errege izendatzeko. Letsie III.ak abdikatu egin zuen, eta Moshoeshoe II.a 1995eko urtarrilean ezarri zuten berriz erregetzan. Alabaina, 1996an hil egin zen errepide istripu batean, eta semeak hartu zuen berriz erregetza, ohiko bidetik kasu horretan. 1997an, Ntsu Mokhehlek, bazter utzi baitzuten Basutoland Congress Party alderditik, beste alderdi bat sortu zuen, Lesotho Congress for Democracy (LCD), eta alderdi hori 1998ko legegintzako hauteskundeetan garaile izan zen, 80 eserlekutik 78 lortuta. Ntsu Mokhehle ordea zahartuta zegoen ordurako: 79 urte zituen, eta oso gaixorik zegoen, eta ezin izan zuen lehen ministro postua hartu. LCDko buru Pakalitha Mosisilik hartu zuen kargua.

Hauteskundeen emaitzak, ordea, ez zituen onartu oposizioak, eta manifestazio handiak antolatu zituen. Manifestazioen ondorioz, bortxa zabaldu zen, eta herrialdea anabasan murgildu zen: gero eta nabarmenagoa zen estatu kolpearen arriskua. Irailean, Hegoafrika eta Botswanako gudarosteek esku hartu zuten, ordena jartzeko. Behin-behineko aginte talde bat ezarri zen, estatuaren ordezkariek eta oposizioko kideek osatua, hemezortzi hilabeteko epean berriro hauteskundeak antolatzeko eta aldi horretan bakea gordetzeko ardurarekin. Urte hartan bertan hauteskunde sistema berritu zen, oposizioak Nazio Biltzarrean ordezkaritza izan zezan. Sistema berriari jarraituz, 2002an egin ziren lehen hauteskundeak eta LCD (Pakalitha Mosisili) izan zen garaile baina, lehen aldiz, oposizioak ordezkaritza zabala lortu zuen eta giroa baretu egin zen.

2014ko abuztuaren 30ean, Hegoafrikara ihes egin zuen Lesothoko lehen ministro Thomas Thabanek, militarrak Maseruko polizia etxea hartu eta bere bila ari zirela jakin ostean. Tlali Kamoli armadako buruari estatu kolpea ematea egotzi zion Thabanek, eta azaldu zuen ez zuela kargua utziko[2]. Irailaren 3an, Tlali Kamoli armadako buruak estatu kolpea emateko saio nahasi bat egin ondoren, Lesothora itzuli zen Thomas Thabane lehen ministroa. Lau egun egin zituen Hegoafrikan babestuta, eta armadaburu berriarekin itzuli zen[3].

Kultura

Nabarmentzekoa da Morijako arte eta kultura jaialdia, 1999tik urtero antolatzen duena, arrakasta handia lortu du eta gobernuak berak sostengatzen du. Musika eta dantza arlo nagusiak ditu.

Ekonomia

Lesothoko paisaia.

Lesotho herrialde aski pobrea da. Laborantzan (artoa lantzen da batez ere) dihardute biztanle aktiboen % 70 baino gehiagok. Abelzaintzan ardiak eta ahuntzak dira aipagarrienak; badira mohair ahuntzak, eta haien artilea da herrialdearen aberastasun nagusietako bat. Nekazariak oso pobreak dira, eta areago pobretu dira lurrak oso higatuak daudelako, sotho askok Hegoafrikara emigratu behar izan dute, eta han batez ere meategietan dihardute lanean: haien soldatek, Lesothora itzulita, Lesothoko NPGaren % 40 osatzen zuten 1993an.

Lesothon badira diamanteak ere, baina Letseng-La-Teraï-ko hobia, Hegoafrikako De Beersek ustiatzen zuena, itxi egin zuten 1982an, harri horren prezioak behera egin zuenean. Baliabide natural nagusia, edonola ere, ura da. 1986an abian jarritako Lesotho Highlands Water Project (LHWP) egitasmoari esker, ura jaso, bildu eta Hegoafrikara saltzen du Lesothok. Proiektua amaitzen denean, behar duen elektrizitate guztia ekoitzi ahal izango du Lesothok, baita Hegoafrikari zerbait saldu ere.

Bestalde, turismoa ere indartzen hasi da. 1992az gero, asko sendotu zen ekonomia, baina 1998an izan ziren kale istiluetan, Maserun eta beste zenbait hiri handitan, merkataritza azpiegituren % 80 suntsiturik geratu ziren. Harrezkero, doitze estrukturalerako programak gauzatu dira eta inflazioak behera egin du, baina merkataritza defizita handia da oraindik.

Aduana eta diruari dagokionez, Lesotho, Swazilandiarekin batera, Hegoafrikarekin lotua dago, Southern Africa Customs Union (SACU) deritzan erakundean, eta Hegoafrikarekiko erabateko mendekotasuna du ekonomiari dagokionez.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.