Leslie gaztelua

Leslie gaztelua (ingelesez Castle Leslie) Monaghan konderriko Glasloughko udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandan. Konderriko Monaghan hiriburutik 11 kilometro ipar-mendebaldera dago.

Leslie gaztelua
Castle Leslie
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Ulster
Irlandaren banaketa administratiboa Monaghaneko konderria
Giza kokalekuGlaslough
Koordenatuak54°19′13″N 6°53′24″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1871
KomisarioaSir John Leslie, 1st Baronet (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaWilliam Henry Lynn (en) Itzuli
Webgune ofiziala

    Sir John Leslie baroiak altxatu arazi zuen 1870an landa eremuko jauregia izan zedin. Eskoziar estilo serioa eman zion William Henry Lynn arkitektu irlandarrak. Barnealdea berriz italiar pizkundearen antzera egin nahi izan zuen John Lesliek.

    Inguruko lurrek 4 km² osatzen dute eta hiru aintzira dituzte barnean; Glaslough (laku berdea), Kilvey Lake eta Dream Lake

    Bereziki famatu bihurtu zen 2002an Paul McCartney abeslaria bertako elizan ezkondu zenean. Aurretik ere hainbat famatuk bisitatu izan dute gaztelua, besteak beste: William Butler Yeats olerkaria, Michael Collins iraultzailea, Mick Jagger musikaria, Patrick Moore astronomoa eta Winston Churchillen hainbat senide (Leslie leinuaren ahaideak baitira).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.