Leslie Peltier
Leslie Copus Peltier (1900eko urtarrilak 2-1980ko maiatzak 10) astronomo estatubatuar bat izan zen.
Leslie Peltier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Delphos (Ohio), 1900eko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Delphos (Ohio), 1980ko maiatzaren 10a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Ohio estatuko Delphos herrian jaio zen. Astronomo zaletua, kometa asko aurkitu zituen, eta, gainera, izar aldagarrien behatzaile etengabea eta AAVSOren kidea zen. Harlow Shapleyk "munduko astronomo ez profesionalik handiena" bezala deskribatu zuen.
3850 Peltier asteroidea bere omenez izendatu zen, baita Astronomia Ligaren Leslie C. Peltier Saria ere.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.