Leslie Odom Jr.
Leslie Odom Jr. (New York, 1981eko abuztuaren 6a) estatubatuar aktore eta abeslaria da. 1998an hasi zen Broadwayko antzokietan, eta Hamilton musikalean lortu zuen ospea, lan horri esker Grammy Sari bat eta Tony Sari bat eskuratu zituelarik 2016an.
Leslie Odom Jr. | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Queens, 1981eko abuztuaren 6a (42 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nicolette Robinson (en) (2012ko abenduaren 1a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Carnegie Mellon Unibertsitatea undergraduate degree (en) Julia R. Masterman School (en) Philadelphia High School for the Creative and Performing Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, zinema aktorea, abeslaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, antzerki zuzendaria eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Odomen beste antzezpen nabarmenen artean Smash (2012-2013) telesaila, eta Murder on the Orient Express (2017) eta Harriet (2019) filmeak daude. One Night in Miami (2020) filmean Sam Cooke abeslariaren antzezpena egiteagatik Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen.[1] Horrez gain, filmerako "Speak Now" kanta idazteagatik Jatorrizko abesti onenaren Oscar sarirako izendatu zuten.
Erreferentziak
- «'Mank'-ek lortu ditu Oscar sarietarako izendapen gehien» Berria 2021-03-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.