Lesio delitu
Lesio delitua[1], zuzenbide penalean, pertsona bati lesio bat edo batzuk eragitea da, haren gorputz-integritatea, osasun fisikoa edo osasun mentala kaltetzeko. Delitu ohikoenetako bat da, gehien aitortzen den ondasun juridikoetako bat babesten baitu, hala nola pertsonen gorputz-integritatea.
Biktimari eragindako kaltearekin zuzenean lotuta dagoen zigorra duen delitua da. Kaltea zenbat eta larriagoa izan, orduan eta zigor handiagoa. Lesioaren larritasunak biktimari heriotza eragiten badio, orduan delituak lesio-delitua izateari uzten dio, eta homizidio bihurtzen da.
Lesio-delitua doloz nahiz erruz (normalean, erru larriz) eragin daiteke, baina bi kasu horietako bakoitzari ezartzen zaion zigorra desberdina da.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Bake Epaitegiak Hiztegia] [2019]
Kanpo estekak
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.