Les Tres Torres
Les Tres Torres Kataluniako Bartzelona hiriburuko Sarrià-Sant Gervasi barrutian dagoen auzo bat da. Antzinako Sarrià udalerriaren eremu bat zen, 1860ean bertan eraikitzen hasi zirelarik, garai berean Kataluniako plazatik Sarriá udalerrira zihoan trena ere eraiki zen.
Les Tres Torres | |
---|---|
Sarrià-Sant Gervasi, Bartzelona | |
Teresatarren ikastetxea. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°23′55″N 2°07′52″E |
Les Tres Torres | |
Demografia | |
Biztanleria | 20.482 biz.(2016) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 0,8 km2 |
Dentsitatea | 8.083 biz./km2 |
Webgunea | Les Tres Torres |
Auzo honen mugak asko eztabaidatuak izan dira, halere azken aldian honako hauek direla aipatu izan da: Via Augusta, Doctor Carulla, Ganduxer, Avinguda Diagonal, Avinguda de Sarrià, Passeig de Manuel Girona, Bosch i Gimpera, Cardenal Vives i Tutó kalea, Font Coberta kalea, Bonaplata kalea eta Vergós kalea.
Eraini nabarmenak
- Teresatarren ikastetxea
- Muley Afid Etxea
Iruditegia
- Maria Laguntzailearen eliza.
- Muley Afid etxea.
- Sarriáko hilerria.
- Teresatarren ikastetxea.
Kanpo estekak
- Les Tres Torres auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez) (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.