Les Temps modernes
Les Temps modernes Frantziako aldizkari politiko, literario eta filosofiko ospetsua da. 1945an sortua, sortzaileak Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoir izan ziren. Beste argitaletxe artean Gallimardek plazaratu zuen gehien bat.
Les Temps modernes | |
---|---|
Mota | literatura-aldizkari, aldizkari zientifiko eta cultural magazine (en) |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | frantses |
Argitaletxea | Éditions Gallimard, Éditions Gallimard eta Éditions Julliard (en) |
Historia | |
Sortzailea | Jean-Paul Sartre |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0040-3075 eta 2272-9356 |
gallimard.fr…, gallica.bnf.fr…, cairn.info… eta web.archive.org… |
Historia
Jean-Paul Sartrek eta Simone de Beauvoirrek sortua, 1940-1950 urteetan, aldizkaria ez zen Frantziako Alderdi Komunistatik oso urrun egon; jarrera "kortesiazko kritiketatik laguntasunera" ibiltzen zen.[1] 1955etik aurrera, aldizkariak Aljeriako gerraren aurkako jarrera hartu zuen eta torturaren erabilera salatu zuen. Ondorioz, gobernuak bost aldiz bahituko zuen.[2] Claude Lanzmann aldizkariaren hirugarren zuzendaria izan zen eta hil zenean, 2018ko uztailaren 5ean, abenduan, 700. zenbakia plazaratu zen eta Antoine Gallimardek aldizkariaren amaiera iragarri zuen. zen.[3] Aldizkariaren erredaktore batzordeak ez zuen berria ondo hartu eta erabakiak polemika handi bat eragin zuen.
Zuzendariak
- 1945tik 1986ra: Simone de Beauvoir
- 1945tik 1980ra: Jean-Paul Sartre
- 1986tik 2018ra: Claude Lanzmann[4]
Erredakzioa
Jatorrizko zuzendaritza batzordean intelektual hauek zeuden: Raymond Aron, Simone de Beauvoir, Michel Leiris, Maurice Merleau-Ponty, Albert Ollivier, Jean Paulhan eta Jean-Paul Sartre.
1962an, zuzendaritza batzordean izen hauek zeuden: Simone de Beauvoir, de Sartre, Jacques-Laurent Bost, André Gorz, Francis Jeanson, Claude Lanzmann, Bernard Pingaud, Jean-Bertrand Pontalis, Jean Pouillon.
1995ean, batzordean honako hauek ziren: Jean Bourgault, Joseph Cohen, Bernard Cuau, Michel Deguy, Jasmine Getz, Liliane Kandel, Jean Khalfa, Claude Lanzmann, Patrice Maniglier, Jean Pouillon, Robert Redeker, Marc Sagnol, Juliette Simont, Gérard Wormser, Raphael Zagury-Orly.
Argitaletxeak
Aldizkariaren historian argitaletxea ez da bera izan:
- Gallimard argitaletxea: 1945eko urriatik 1948ko abendua arte
- Julliard argitaletxea 1949ko urtarrilatik 1965eko iraila arte
- Presses d'aujourd'hui 1965eko urriatik 1985eko martxoa arte
- Gallimard argitaletxea 1985etik aurrea.[5]
Erreferentziak
- Pascale Goetschel eta Emmanuelle Loyer, Histoire culturelle de la France, de la Belle époque à nos jours, Cursus, Armand Colin, 2014, 4, edizio, 144 or.
- Anne Mathieu, «Jean-Paul Sartre et la guerre d’Algérie», Le Monde diplomatique, 2004/11/1.
- https://www.lemonde.fr/idees/article/2019/05/02/le-but-des-temps-modernes-etait-d-apporter-une-intelligence-globale-du-monde_5457197_3232.html
- https://web.archive.org/web/20190705164047/https://www.liberation.fr/auteur/19836-le-comite-de-la-revue
- « Revue Les Temps Modernes », gallimard.fr, 2015eko abuztuaren 2ko irakurketa
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Aldizkaria Gallimard argitaletxearen webgunean.
- (Frantsesez):Plazaratutako zenbakiak.