Les Nabis
Les Nabis XIX. mendearen bukaera aldean, 1889tik 1898ra bitartean, Frantziako margolari sinbolista edo intimista batzuek osatu zuten taldea izan zen. Maurice Denis izan zen taldearen bultzatzaileetako bat.
Hasieran, lagun talde bat baino ez zuten osatzen (Denis, Pierre Bonnard, Paul Sérusier, Édouard Vuillard, Aristide Maillol), baina mugimendu estetiko bilakatu zen gero. Les Nabisen argitalpenak dira, besteak beste: Théories (Maurice Denis, 1913) eta ABC de la peinture (Sérusier, 1921).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.