Lermako dukerria
Lermako dukerria noblezia titulu espainiar bat da, 1599ko otsailak 11n Filipe III.a Espainiakoak sortu eta V. Deniako markesari eta IV. Lermako dukea zen Francisco de Sandoval y Rojas, Lermako lehen dukeari emana, Burgosko probintziako Lerma hiribildua, bere estatuen buru jarriz.
1726ko abenduak 2an, Filipe V.a Espainiakoak Lehen Mailako Espainiako Handitasuna adierazi zuen titulu honen alde.
Katastroko datuen arabera 11.879 hektarea batzen zituzten latifundioen jabe zen 1934an.
Lermako dukeen zerrenda
- Francisco de Sandoval y Rojas, Lermako lehen dukea (1599-1625)
- Francisco Gómez de Sandoval y Rojas (1625-1635) II. Uzedako dukea
- Mariana de Sandoval y Rojas (1635-1658
- Ambrosio de Sandoval y Rojas (1658-1660)
- Catalina Antonia de Aragon Folch de Cardona (1660-1697) VIII. Segorbeko dukesa. Juan Francisco de la Cerda VIII. Medinaceliko dukearekin ezkondu izanagatik, azken titulu hau, Lermako dukearen tituluarekin lotuta geratu zen.
- Luis Francisco de la Cerda (1697-1711) IX. Medinaceliko dukea
- Nicolás Fernández de Córdoba (1711-1739) X. Medinaceliko dukea
- Luis Antonio Fernández de Córdoba (1739-1768) XI. Medinaceliko dukea
- Pedro de Alcántara Fernández de Córdoba (1768-1789) XII. Medinaceliko dukea
- Luis María de la Soldedad Fernández de Córdoba (1789-1806) XIII. Medinaceliko dukea
- Luis Joaquín Fernández de Córdoba (1806-1840) XIV. Medinaceliko dukea
- Luis Antonio Fernández de Córdoba (1840-1873) XV. Medinaceliko dukea
- Luis María Fernández de Córdoba (1873-1879) XVI. Medinaceliko dukea
- Luis Jesús María Fernández de Córdoba (1880-1956) XVII. Medinaceliko dukea
- Victoria Eugenia Fernández de Córdoba (1956- ) XVIII. Medinaceliko dukea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.