Lerin
Lerin[3] ([leɾin]) Nafarroa Garaiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 1.706 biztanle zituen 2014. urtean, eta hiriburu Iruñetik 55 kilometrora dago.
Lerin | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Lerinen ikuspegi orokorra | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Erribera Garaia | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Lerín | ||||||||||
Alkatea | Marcelino Azkoiti Alonso (UPN) | ||||||||||
Posta kodea | 31260 | ||||||||||
INE kodea | 31152 | ||||||||||
Herritarra | lerindar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°28′53″N 1°58′25″W | ||||||||||
Azalera | 18,6 km² | ||||||||||
Garaiera | 437 metro | ||||||||||
Distantzia | 55 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.798 (2023: 42) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 18,37 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 28,79 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 35,61 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 71,56 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 10,99 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 6,70 (2018: %5,94) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.lerin.es |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa Garai hego-mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturrean, NA-122 eta NA-6110 errepideen alboan.
Lerinek Allo, Larraga eta Oteitzarekin egiten du muga iparraldean; Berbintzana, Miranda Arga eta Faltzesekin ekialdean; Sesmarekin mendebaldean; eta Carcarrekin eta Andosillarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Leringo klima mediterraneo kontinentala da, negu hotzekin eta uda lehor eta beroekin. Urteko batez besteko tenperatura 14-15 °C da eta urteko prezipitazioak 500mm ingurukoak. Prezipitazioak udaberri eta udazken garaian izaten dira eta haizerik ohikoena iparreko edo "zierzo" izeneko haizea da.
Leringo basoetan landaturiko pinuak eta makalak ditugu gehienbat.
Estazio meteorologikoa
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 354 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Herriaren kanpoaldean historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Horrez gain, Erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenek utzitakoak. Erdi Aroan zehar, judu ugari bizi izan zen herrian, gehienak Gaztelatik etorriak. Horrela, XV. mendearen amaieran biztanleriaren herena judu jatorrikoa zen. Gaztelako erregeek 1492an juduak kanporatzeko agindua ematen dute eta Judu hauek Nafarroara pasatzen dira errefuxiatu moduan. Pentsatzekoa da Gaztelak Nafarroako erreinua menperatzean judu hauek ere joan beharra izatea.
1425. urtean Carlos III.ak Leringo konderria sortu zuen, bere alaba Juanaren mesedetan. Juana Beaumonteko Luis II.arekin ezkondu zen, eta hala, Lerin udalerria Beaumondarren familiari loturik geratu zen. XV. mendean konderria Lerinez gain, Eslaba, Zare, Sesma eta Zirauki herriek ere osatzen zuten, eta horren ondoren, Carcar, Andosilla, Mendabia, Allo eta Deikaztelu batu ziren.
XV. mendeko Nafarroako Gerra Zibilak Leringo gaztelua suntsitzea eragin zuen, eta horren ondorioz,Beaumondarrek konderria galdu zuten. Leringo bigarren konteak, Luis III.a Beaumontekoak, bere ondasun guztiak galdu zituen eta erbesteratua izan zen, gerra garaian Filipe Nafarroakoa hil zuelako. Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatzean, Fernando Katolikoa erregeak ondasun guztiak itzuli zizkion. 1565ean Brianda Toledoko Diegorekin ezkondu ostean, konderria Albako etxearen eskuetara igaro zen.
1808an frantsesek herriari su eman zioten, Independentzia Gerraren hasieran. Gerra karlistetan ere Lerin birrindu egin zuten, liberalen egoitza zen eta. Espoz y Minak jasandako porrotik handiena Lerinen izan zen.
2014ko azaroaren 2an, ura Nafarroako Ubidetik hartzeko aukera baztertu zuten Leringo herritarrek. Bete beharreko galdeketa egin zuten herrian, ubidetik zetorren ura erabili ala ez erabakitzeko. Herritarren %68k parte hartu zuten, eta aukeraren aurka agertu ziren %53[5].
Demografia
XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde nabarmena izan zuen Lerinek, eta populazioa % 60 inguru hazi zen 1930eko hamarkadara arte. Ordutik beheranzko joera izan zuen, eta XXI. mendearen hasieran 1.800 biztanleen bueltan zegoen biztanle kopurua.
Leringo biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 247 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,56 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).
Politika
Udaletxea
Udaletxea 1927an eraiki zen, Victor Eusa arkitektoak eginiko diseinuaren arabera. Eraikina Kaputxinoen komentuaren eliza eraitsi ondoren egin zen. Beheko solairuan sei arkudun ataria, lehen solairuan balkoi korritua eta eraikinaren goiko aldean prisma itxurako dorrea ditu. Aurretik udaletxea Erregetxoaren kalean egon zen (Calle del Abadejo) 1867tik 1928ra, Kaputxinoen komentu zaharrean. Eraikin zahar horretakoa da gaur egungo udaletxearen fatxada nagusian dagoen armarria.
- HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1
Udal hauteskundeak
2007an UPN alderdiko Marcelino Azkoiti Alonso aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Bigarren indarra zenbaitetan alkatetza izan duen eta ezkerreko talde batzuen babesa duen[6] Lerín Democrático geratu zen. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %0,97) eta 14 boto zuri izan ziren (botoen %1,14). Abstentzioa %19,78koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 596 | 5 |
Lerín Democrático | 537 | 4 |
PSN | 78 | 0 |
2011n ordea bi zerrenda besterik ez ziren aurkeztu: UPN (6 zinegotzi, alkatetza Iriarterentzat) eta PSN (3). Abstentzioak ia 10 puntu igo zuen[7].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 602 | 6 |
PSN | 296 | 3 |
Alkateak
Hauek izan dira Leringo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Pedro Jose Sanchez Inchusta[8] | 1979 | 1983 | Lerin Democratico |
Pedro Jose Sanchez Inchusta[8] | 1983 | 1987 | Lerin Democratico |
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Jacinto Gil Zelaia | 2003 | 2007 | Lerin Democratico |
Marcelino Azkoiti Alonso | 2007 | 2011 | UPN |
Marcelino Azkoiti Alonso | 2011 | 2015 | UPN |
Maria Consuelo Ochoa Resano[9] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Maria Consuelo Ochoa Resano[9] | 2019 | Jardunean | Plataforma de Lerin[10] |
Garraioa
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 335 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Kultura
Euskara
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lerin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,80k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
Leringo herriko jaiak abuztuaren 14tik abuztuaren 21era ospatzen dira. Uztailaren 25ean, Donejakue egunean,berriz, herritarrak udaletxeko balkoipean bildu eta alkateari entzierrorako bigantxak eskatzen dizkiote. Abenduaren 3tik abenduaren 8ra "jai txikiak" ospatzen dira, antzerki, kontzertu eta pilota partiduekin.
Katea auzoan, Leringo behealdean, Andre Maria Zuriaren jaiak ospatzen dira irailean. Herriko emakumeak prozesioan ateratzen dira parrokiatik, Kateko baselizara. Ostiral Santuan eta San Isidro egunean ere,maiatzaren 15ean, prozesioak antolatzen dira.
Kirolak
Herrian hainbat kirol ekitaldi egiten dira: abuztuaren 15ean, herriko itzulia; martxoan, Udaberriko Krosa; abenduko lehen astean, pilota partidak; eta abenduaren 31n, Club Atlético Lerinés elkarteak antolaturik, San Silvestre lasterketa. Gainera, herriko futbol taldearen, Club Deportivo Lerinésen, futbol partidak izaten dira urte osoan zehar.
Zerbitzuak
Lerin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabarmenak
Ondare erlijiosoa
Jasokundeko Andre Mariaren elizak Erdi Aroko jatorria du baina gaur egungo itxura XVI. mendeko eta XVIII. mendeko birmoldaketen ondorio da. Gurutze latindarreko oinarria eta gurutzezko gangadun sabaia dauzka. Korua eta sakristia XVIII. mendean eginiko handitzean eraiki ziren, eta kanpandorrea, Erdi Aroko oinarrikoa, XVII. mendean berreraiki zen estilo barrokoan.
Eraikinaren kanpoaldean harlanduzko hormak, horma-bularrak eta bi sarbide daude, biak bi solairuko portiko batez babesturik. Eliza barruko XVII. mendeko eta XVIII. mendeko erretaula barrokoen artean Camporredondoko Diegok eginiko erretaula nagusia nabarmentzen da.
Andre Maria Zuriaren baseliza Ega ibaiaren ondoan dago. Eraikina adreiluz egin zen XVII. mendearen amaieran, eta XX. mendearen hasieran berriztu egin zen. Baselizak gurutze latindarreko oinarria dauka, gurutzadura zabalaz eta gangadun estaldurako aurrealde zuzenaz gain.
Etxeak
Eraikin zibilei dagokienez, armarridun etxeak eta jauregiak daude Lerinen. Haien artean, parrokia-etxea nabarmentzen da. XVIII. mendeko eraikin barrokoa da, Foruen Plazan dagoena. Larramendi kalean, XVII. mendeko armarridun beste etxe garrantzitsu bat dago.
Lerin udalerriaren mugetan, Erdi Aroan defentsarako erabilitako kobazuloak daude.
Lerindar ospetsuak
- Luis Beaumontekoa (1412-1462), Leringo kondea.
- Patrizio Zearrote (1780-1850), medikua.
- Amado Alonso (1896-1952), literatura-kritikari eta hizkuntzalaria.
- Ángela Alonso (1899-1986), maistra.
- Tomás Yerro (1950-2021), poeta, filologo eta irakaslea.
- Isidro Rikarte (1955-), idazlea.
- Iosu Chueca (1956-), historialaria.
- Gustavo Ochoa (1959-), matematikaria.
- Mayte Yerro (1965-), abeslari eta aktorea.
- Leire Aramendia (1993-), eskubaloi jokalaria.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologi Agentziaren webgunea.
- «Ura Nafarroako Ubidetik hartzeko aukera baztertu dute Leringo herritarrek», Berria, 2014-11-03
- Lerín Democrático NEBen webgunean.
- Emaitzak Berrian.
- «LERÍN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
- Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda
- Erribera Garaia
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Lerini buruzko informazioa Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Herria Berbintzanako errepidetik ikusia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |